AI Contest

A+ A A-

AI Contest

Hemen da berriro AI contest! Zure misioa izango da bi jokalariko joko erraz batean ibiliko den robot bat programatzea. Robotek elkarren aurka jokatuko dute, eta sariak egongo dira adimen artifizialaren sortzaile onenentzat. Aurreko urteko erronka mantenduko dugu: Argi izpien jokoa. Dokumentazioa begiratu eta adibideak eta jokoaren motorra deskargatu ditzakezu, ondorengo repositorioan.

Bot-ak Linuxen egingo dira, stdio komunikazio bidezko prozesu bereizi batean. Jokoa txandaka egingo da (ez denbora errealean. Ubuntu 13.04 gune ofizialetan eskuragarri dagoen edozein programazio-lengoaiatan gara daitezke bot-ak, eta README bat gehitu beharko da, mendekotasunak eta konpilazio-jarraibideak dituena. Pythonen idatzitako adibide bat aurkitu dezakezue lehen aipatutako GitHub repositorioan.