Software librea

A+ A A-

FOSS Coding

Kaleidos enpresak software libreko programazio bizkorreko lehiaketa babesten du. Honako hauek dira bertan parte hartu ahal izateko baldintzak:

1.- FOSS-CODING 2014 lehiaketan Euskal Encounter-ean postu bat duen partaide orok har dezake parte.

2.- Lehiaketan parte hartzeko taldeak antolatu beharko dira gutxienez 1 eta gehienez 4 lagunek osatuak.

3.- Lehiaketan izena emateko, Emaila igori beharko duzue E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera bertan taldearen izena, posta elektronikoko helbidea (nora antolatzaileek egindako komunikazio oro bidaliko baitira) eta taldea osatzen duten kideen identifikazio datuak, hots, izen-abizenak, nick-a eta party-an duten lekua, garbi adieraziz.

4.- Lehiaketarako izen-ematea erabat dohan izango da.

5.- Izen-emate fasea amaitu ondoren, ordubete azpitiko epean eskakizunak aztertu eta lehiaketari hasiera emango zaio.

6.- Izena eman duten talde guztiek mezua jasoko dute Email helbidean lehiaketa hasten dela esanez eta egin beharreko programaz jakinaraziz.

7.- Behin taldeek lehiaketan onartuak izan direla jakinda izen emandako taldeen datu ez pertsonalak ikuskatu ahal izango dira talde parte-hartzaileen zerrendan.

8.- Hauxe FOSS (Free and Open Source Software) lehiaketa da, beraz aurkeztutako programa oro lizentzia librea beharko du izan. Antolatzaileek GPL v3 (http://www.gnu.org/copyleft/gpl.html) gomendatzen dute baina beste edozein ere onartuko da (hartarako zerrenda ikus dezakezue http://www.gnu.org/licenses/license-list.es.html#SoftwareLicenses)

9.- FOSS lehiaketa izanik programan erabilitako artxibo formatoak eta dokumentazioa ere libreak beharko dute izan, esaterako OpenOffice.org formatoa erabiliko da Office-aren ordez, etab.

10.- Eraberean hobe izango da tresna libreak erabiltzea eta emaitzak baloratzerakoan posible izango da hura kontutan hartzea.