Eszena

A+ A A-

Arau orokorrak

Arau hauek betetzen ez dituen lan oro automatikoki deskalifikatuko da.

Lan guztiekin testu-fitxategi bat (.txt) aurkeztu behar da, eta han, lanaren egilea (edo egileak) eta harremanetarako helbide elektroniko bat adierazi behar dira. Halaber, erabilitako erreferentziak ere adierazi beharko dira.

Lanak originalak eta royalty gabeak izan behar dute. Gainera, guztiz argitaragabeko lanak izan behar dute.

Fast composen kasuan izan ezik (horien gaia partyan adieraziko da), beste ekoizpen guztiak aurrez prestatuta ekar daitezke, eta, hain zuzen, hori gomendatzen dugu partyaz ahalik eta gehien gozatu ahal izateko.

Lehiaketetan erabilitako materialek ez dute egile-eskubiderik izan behar (hau da, parte-hartzaileek beraiek sortuak izan behar dute, jabari publikokoak, edo eratorriak sortzeko aukera duen Creative Commons izan behar dute), edo parte-hartzaileek berek erabiltzeko lizentzia baliozkotua izan behar dute (adibidez, audio- eta argazki-laginen kasuan, dagokien lizentzia izan behar dute).

Lanen aurkezpena

Lanak pendrive bidez entregatu beharko dira, edo lehiaketen FTP zerbitzariaren bidez.

Lehiaketarako ordenagailuan aurkeztu ezin diren lanak, garatuak izan diren makinarekin batera aurkeztu beharko dira.

Sari-banaketa

Sariak eskudirutan:

- Dagozkien atxikipenen menpe daude.

- Banku-transferentzia bidez egingo dira ordainketak, urtea amaitu baino lehen. Ordainketa egiteko behar diren datuak posta elektronikoz bidali behar zaizkio ekitaldiaren antolatzaileari, adierazitako epean.

Software- edo hardware-sariak:

- Saria irabazleak berak jaso behar du sari-banaketan. Irabazleak ezin badu, aurrez izendatutako beste pertsona batek jaso dezake, baina, izendapena egiteko, idatzi bat egin behar da, irabazlearen NANarekin. Ez da software- edo hardware-saririk emango sari-banaketatik kanpo.

Apelazio epea

Lehiaketen emaitzen apelazio epea partya bukatu eta zazpi egun naturalekoa izango da.