Izen-ematea
Aurten 4.096 leku izango ditugu ordenadoreak jartzeko.
Sarrerak, ordenagailua jartzeko leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta interneterako konexioa izateko eskubidea ematen du. Hala ere, ordenagailua ekartzea ez da derrigorrezkoa, beraz kasu horretan ez da lekurik aukeratu behar.
Prezioa: 45 €
Izen-emate data: Apirilaren 28tik aurrera.
Egun hortatik aurrera posible izango da web-ean alta ematea, sistemara sartzea eta erreserba taldeak antolatzea. Dena prest egon dadin egun batzuk emango dira erreserbak ireki aurretik.
Erreserba data: Osteguna, Maiatzak 8, goizeko 10:00tan.
Erreserbarekin edo extranetarekin arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.-ekin.
Izen-emate prozesuan informazio gehiago
Erreserba egiteko pausuak
1.- ERREGISTRATU
Erabiltzaile berri bat sortu. Gipuzkoa Encounter-eko edo, 11. ediziotik aurrera, Euskal Encounter-eko erabiltzailea dutenek ez dute sisteman berriro ere alta eman behar.
2.- SARTU ETA EMAN IZENA
Saioa hasi. Erreserba sistema hasita bada, edizio berrirako izena-eman, hortarako dauden datuak betez (“Zure erreserba” atalean).
3. ERRESERBA EGIN
Hurrengo bi moduak dituzu aukeran zure erreserba egiteko:
Taldeka
Talde kudeatzailea izango da antolakuntzaren mintzakidea. Pertsona arduraduna talde kudeatazilea izatea nahi ez baduzu, EZ egin taldeko erreserba.
- Lehenengo, taldekide bakoitzak izen-ematen fitxa bete behar du.
- Norbaitek (talde kudeatzaileak) taldea sortzen du eta taldearen izen eta pasahitza bere lagunei ematen dizkie.
- Lagunak taldearekin elkartuko dira kudeatzaileak emandako pasahitza erabiliz.
- Erreserba sistema hasita badago, talde kudeatzaileak talde guztiarentzako erreserba gauzatuko du. Hau egindakoan inor gehiago ezin izango da taldearekin elkartu, beraz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.-ra idatzi taldea nahi gabe itxi bada.
- Taldearen kudeatzaileak talde OSOaren erreserbaren ordainketa egingo du. Ordainketa txartel bidez edo banku-transferentzia (edo diru-sartze) baten bidez egin daiteke, Kutxabank eta ING entitateetan. Ordainketa burutzeko beharrezko datuak erreserba egiterakoan azalduko dira.
- Taldearen kudeatzaileak ordainketaren baieztapen mezua jasotzen du.
- Taldearen kudeatzaileak taldekideak partyan non eseriko diren aukeratzen du.
- Taldekide bakoitzak bere lekua aukeratzen du taldearentzako aukeratutako lekuetatik (izen-ematea egiterakoan ordenagailua emateko asmoa adierazi badu).
Banakako erreserba
- Izen-emate fitxa bete.
- Erreserba sistema hasita badago, erreserba gauzatu, ordainketa egiteko beharrezko datuak e-mail bidez jasoz.
- Ordainketa egin. Txartel bidez edo banku-transferentzia (edo diru-sartze) baten bidez egin daiteke, Kutxabank eta ING entitateetan. Ordainketa burutzeko beharrezko datuak erreserba egiterakoan azalduko dira.
- Ordainketaren baieztapen bat jasoko duzu eta ondoren partyan lekua aukeratu ahal izango duzu (izen-ematea egiterakoan ordenagailua emateko asmoa adierazi baduzu).
Aurreko moduetatik edozein erabilita ere, partyan esertzeko lekua, dagokion erreserba jaso eta ordainketa konfirmatu ondoren bakarrik aukeratu ahal izango duzu.
Leku aukeraketa
Begiratu lekuen egoera betetze mapan.
Lehenik erreserba burutu behar da partyan tokia dagoela ziurtatu ahal izateko, baina leku zehatza ordainketa egiaztatutakoan aukeratuko da.
Kontutan eduki behar duzu errenkada batean aukeratutako lekuak jarraiak izan behar direla. Bestalde, ezin da leku libre bakarra utzi eskubi ala ezker aldean.
Antolakuntzak erabiltzaileak lekuz aldatzeko eskubidea du, leku erabilgarriaren optimizazioaren mesedetan.
Sarreren buelta eskatze prozedura
Sarrera bat baduzue baina azkenean partyra etortzerik ez baduzue, garantzitsua da sarrera bueltatzea. Hala egin ezkero gai izango gara zuen sarrera partyra etorri nahi baina tokirik topatu ez duen batenbati eskaintzeko.
Itzulketak, bajabaieztatuaizan den dataren arabera egingo dira:
- Ekainaren 24a bitartean, 30€ itzuliko dira.
- Ekainaren 25etik Uztailaren 8a bitartean, 20€ itzuliko dira.
- Uztailaren 9tik 21era bitartean, 10€ itzuliko dira.
Itzulketei dagokien edozein gaietarako idatz ezazue E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezuaren gaian "DEVOLUCION" hitza adieraziz.