Fast Modding lehiaketa

A+ A A-

Fast Modding lehiaketa

HASIERA -> OSTEGUNA 24 16:00tan -> DEADLINE IGANDEA 27 12:00tan

   

   

Lehiaketa honetan, 8 modder-talde ibiliko dira norgehiagoka haientzat prestatu dugun modding-tailerrean; kaxa bat eraiki beharko dute Euskal Encounterrek irauten duen bitartean.

Ekitaldiak irauten duen bitartean, eskarmenturik handiena duten modderrek izango dute aukera ekitaldiko jarduerarik deigarrienetako batean beren abileziak erakusteko.

Talde bakoitzak mahai bat, kaxa bat, erremintak eta materialak izango ditu. Orri zuriaren erronka, modding-aren munduan ulertu daitekeen modu bakarrean.

Izena emateko harremanetarako helbide elektronikoa E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko., honako datuak barneratuz:

Taldearen izena:
Taldekideen izena:
Partyan erreserbatutako lekuak:
Harremanetarako telefonoa:

 

fastmodding1

Argazkia:2012ko Fast Modding lehiaketa, Euskal Encounter 20ean.

 

ARAUAK

Lehiaketako lehen 7 izen-emateak baino ez dira onartuko. Baten batek baja ematen badu, hurrengoari emango zaio parte hartzeko aukera, kronologiaren arabera.

- Talde bakoitzak kaxa bat, Montana espraiak eta beherago zerrendatutako osagarriak jasoko ditu, partyaren lehen egunean, 12:00tan. Zerbaitegatik taldeak ordu horretan han egoterik ez badu, antolatzaileari esan behar dio, nahitaez; bestela, bajatzat hartuko da.

- Talde bakoitzak 5 parte-hartzaile izango ditu, gehienez. (Berdin baloratuko dira pertsona bakar batek nahiz bostek egindako mod-ak; emaitza hartuko da kontuan).

- Parte-hartzaileek eskura dituzten bitarteko guztiak erabil ditzakete MOD bat egiteko. Baldintza bakarra da kaxa ez ateratzea lehiaketarako elektrizitatez eta lan-mahaiz hornitutako modding-tailerretik.

- Antolakuntzak ahalik eta erreminta gehiena jarriko du parte-hartzaileen eskura. Gainerako materiala, parte-hartzaileek eraman behar dute.

- Kaxak entregatzean, taldeek mod-ean erabiliko dituzten osagaiak erakutsi behar dituzte, txapelketaren arauak bete direla bermatzeko (mod guztiek hutsetik hasi behar dute, baldintza beretan).

- Epaimahaiek erabakitzen badute kaxa batean ez dela gutxieneko lanik egin, taldeak ez du material edo osagarririk eskuratuko.

- Behean aipatzen den piezaren bat erabiltzen bada MODean, piztuta erakutsi behar da (kaxak energia-iturri bat du), baina EZ da beharrezkoa hardwarea kaxan muntatzea.

-Talde bakoitzak edukiko duen materiala:

PINTURA SPRAY MONTANA COLORS
CAJA MARS GAMING MC2V2
VENTILADORES MF12
FUENTE

 

Aintzat hartu beharreko alderdiak:

- Diseinua/originaltasuna
- Akabera.
- Aireztapena.
- Argiztapena.
- Pintura-lanak.
- Elektronika-lanak.
- Askotariko materialekin egindako lanak.

 

SARIAK:

1º Saria:
FUENTE 800W MARS GAMING MP800 14dB
CAJA MARS GAMING MC2V2
TECLADO MARS GAMING MK2
RATÓN MARS GAMING MM1 3200dpi LED
ALTAVOCES MARS GAMING MS1

2. Saria:
FUENTE 700W MARS GAMING MP700 14dB
CAJA MARS GAMING MC1V2
TECLADO MARS GAMING MK1
RATÓN MARS GAMING MM1 3200dpi LED
ALTAVOCES MARS GAMING MS1

3. Saria:
FUENTE 600W MARS GAMING MP600 14dB
RATÓN MARS GAMING MM1 3200dpi LED
ALTAVOCES MARS GAMING MS1