3D grafikoak

A+ A A-

3D grafikoak

Gehienezko bereizmena:1280x1024.

Gehienezko kolore-kopurua:24 bit.

Onartutako formatuak:PNG

Egileko lan bakarra onartuko da.

Azken lanarekin edo pantailarekin batera, egileak eszenaren iturburu-kodeak (.3DS, .MAX, etab.) eta eszenaren errendatze bat alanbre-sarean (wire) entregatu behar ditu.Iturburuak fitxategi konprimitu batean entregatu daitezke (ZIP edo TGZ).

Lana erakustean, lehenbizi errendatzea alanbre-sarean jarriko da, eta gero, azken emaitza.

Inola ere ez da onartuko eskaneatua edo digitalizatua izan den edo horren susmoa eman dezakeen marrazkirik.FOTOMUNTAIAK eta ARGAZKIAK ere ez dira onartuko lehiaketan.

Egileak ateratako argazkiak testura gisa erabiltzea onartzen da, baina ezin da argazki baten zati bat moztu eta lanean jarri 3D gisa.Proba honen helburua da parte-hartzaileek ordenagailu bidez errendatutako 3D eszena bat entregatzea, eta ez argazkien collage bat!

Talde edo egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

 

Euskal 21: Asier Amezketa "Casa encantada"