MU erronka

“Hire gadget partikularra”
Telefono mugikorren barneko tripen funtzionamenduari buruz ikastea nahiko huke? “etorkizuneko” ordenagailuei buruz? “gadget”-ei buruz orokorrean? Bizitza modernorako ezinbestekoa den tramankulu bati buruzko ideia bat garatzea nahiko huke?
Mondragon Unibertsitateak (MU) aukera ematen dik “hire gadget partikularra” erronkaren bitartez aurreko galderetan sakontzeko.
Sariak
Irabazleak ondorengoa lortuko dau:
- Microsoft-en 250GB-ko Xbox 360S joko kontsola.
- Texas Instruments-en ARM Cortex-M3 LM3S8962 plaka, “gadgeta” garatzeko erabiliko dena.
Epaimahaia unibertsitateko irakasle batek eta Euskal Encounter-eko antolatzailetako batek osatuko dute.
Erronkaren egutegia
Zapatua 23, 13:30:
Texas Instruments ARM Cortex-M3 LM3S8962 plakaren banaketa. Ethernet, kolore bakarreko OLED pantaila eta mikroSD irakurlea dituena eta parte-hartzaile bakoitzak “gadgeta” garatzeko makina birtualarekin batera emango dena. Kontzeptu orokor eta liburutegi bitarteko sistema txertatuen programazioari buruz tailerra.
Domeka 24, egunean zehar: Tailerreko hizlaria postuetatik zehar ibiliko da duda posibleak argitzeko. Hizlaria e-posta bitartez ere kontaktatu ahalko duzue.
Astelehena 25, 13:00: “gadget”-ak bueltan eman ARM Cortex-M3 plakan bertan programa sartua duelarik.
Astelehena 25, 16:30:
Sari banaketa eta demostrazioak.
Izen-ematea
E-posta bidez edo Euskal Encounterren bertan eman ahal izango duzue izena. Parte-hartzaile kopurua 20 pertsonatara mugatua dago eta gehienez 10 pertsonek eman ahal izango dute izena e-posta bidez. Beste 10 postuak tailerreko egun berean banatuko dira (helduera ordenaren arabera).
E-posta bidez izena emateko bidali mezu bat hire izenarekin, ezizenarekin eta Euskal Encounterreko postuarekin
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
helbidera gai bezala "HIRE GADGET PARTIKULARRA” erabiliz.
Lehiaketan izena eman nahi badek "C" edo "C++" lengoaietan programak garatzeko ezagutza nahikoa izan behar dek; eclipse plataformak ezagutzea lagungarria izango da ere.
|