Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2011 Uztaila 22-25
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

MP3 esperimentua

Hirugarren urtez jarraian kaosa izango dugu The Euskal Encounter MP3 esperimentuarekin. Esteka bat emango dizuegu, eta hortik, MP3 bat deskargatu behar duzue, baina guztiok kontrolean elkartzen garenean soilik entzun dezakezue (larunbatean, 19:00etan). Orduan, “play” sakatu eta fitxategia entzun besterik ez duzue egin behar. Zuentzako zenbait jarraibide ditu. Musika eta jarraibideak entzutean, misioak betez joan beharko duzue.

Emaitza gisa, pertsona talde batek modu koordinatuan erantzungo dio ekintzan parte hartzen ez dutenentzat ikusezina eta sumaezina den ahots bati.

 

Mozorro lehiaketa - Euskal Encounter 18

JoomlaXTC VTube Pro - Copyright 2009,2010 Monev Software LLC

Proiekzioak pantaila nagusian

Ekimenean zehar hainbat demo eta intro proiekzio egingo dira pantaila nagusian, 8 bit edo AMIGA retroplataformetarako lanak ere ikusgai izango direla.

proyecciones
Capsule-ren Phase One demoaren proiekzioa, Euskal 9an zehar

Lagun iezaguzu lanen proiekzioan
Zerorrek edo besteren batek egindako lanekin parte hartu, edota proiekzio sorta bat prestatu nahi baduzu, jar zaitez arren gurekin harremanetan.

Sare lokala eta internet sarbidea

Beste behin abiadura handiko sarea eskeintzen dizuegu gure bolondres eta empresa kolaboratzaileei esker. Argibide gehiago