Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2011 Uztaila 22-25
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

Mainframes

Ordenagailu nagusia (Mainframe), funtsean, superordenagailu bat da, eta milioika informazio-zati aldi berean tratatzeko balio du. Haren teknologiak datua du ardatz, eta haren hedagarritasunari, erredundantzia handiari eta lan desberdinetara egokitzeko gaitasunari esker, sistema ezin hobea da finantza-sistemetan, gobernuetan, aire-nabigazioan eta ehunka petabyte datu erabiltzen dituzten enpresa handietan instalatzeko.

 

DSC_0008.sized

Mainframe IBM System z9

 

Aurten, aurreko urteetan ez bezala, aldaketa kualitatibo eta kuantitatibo bat egongo da ordenagailu nagusien alorrean: Historian lehen aldiz, makrokonputagailuak aplikazio eta komunikazioen zerbitzu garrantzitsuak eskainiko ditu, eta Euskal Encounter ekitaldiko informazio-sistemen giltzarri bihurtuko da.

Hori dela eta, sare-zerbitzu berriak sartuko ditu; besteak beste, erabiltzaileen IP helbideen esleitze dinamikoa (DHCP), erabiltzaileen domeinu-izenak esleitzeko zerbitzaria (DNS), produkzio eta zerbitzu orokorretarako fitxategiak transferitzeko zerbitzaria (FTP) eta gorabeherei erantzuteko zerbitzuak. Halaber, TCP/IPv6 zerbitzari bat gaituko dugu, gerora ezartze-proba egiteko; hala, IPv4 kenduko dugu. Plataforma horrek guztiak zLinux-en arkitektura izango du euskarri.

 

25768-RTEmagicC_IBM_Storage_System_DS8000.jpg

IBM DS8100 disko-sistemak

 

Halaber, larunbatean, makrokonputagailuen tailer bat egingo dugu. Tailer horretan, makrokonputagailuen oinarrizko kontzeptuak azalduko ditugu, eta ikastaro praktiko bat emango dugu z/OSren inguruan; arkitektura horretan erabiltzen den sistema eragilea da z/OS, eta Hercules izeneko emuladore-plataforma bat du oinarri.

 

Proiekzioak pantaila nagusian

Ekimenean zehar hainbat demo eta intro proiekzio egingo dira pantaila nagusian, 8 bit edo AMIGA retroplataformetarako lanak ere ikusgai izango direla.

proyecciones
Capsule-ren Phase One demoaren proiekzioa, Euskal 9an zehar

Lagun iezaguzu lanen proiekzioan
Zerorrek edo besteren batek egindako lanekin parte hartu, edota proiekzio sorta bat prestatu nahi baduzu, jar zaitez arren gurekin harremanetan.

Sare lokala eta internet sarbidea

Beste behin abiadura handiko sarea eskeintzen dizuegu gure bolondres eta empresa kolaboratzaileei esker. Argibide gehiago