Futbol 3Izen ematea Parte hartzaile guztiek eman dezakete izena joko intranetaren bidez. Izen ematea posible izango da party-aren hasiera ofizialetik larunbata eguerdiko 12ak bitartean, orduantxe zozkatuko baitira lehen parekatzeak. Partiden ordutegiak joko intranetean argitaratuko dira eta emaitzak ere orri berean ikus ahal izango dira. Non eta noiz Sailkapen errondak partyplacea eta logelaren artean dagoen lekuan jokatuko dira larunbat eguerdiko 12etatik aurrera. Finalerdiak eta finala igandean 12etatik aurrera jokatuko dira. Lehiaketaren ordutegia alda liteke euririk balego. Joko modua 16 talde. Lehiaketa kanporaketa zuzenean gauzatuko da. 10 minututako bi partetan banatutako partidak jokatuko dituzte taldeak. Partida irabazten duen taldea hurrengo errondara pasako da. Berdinketa gertatuko balitz bost minututako bi partetan banatuko den luzapena jokatuko da. Oraindik ere berdinketa balego penaltitan erabakiko litzateke. Penaltiak zelai erditik botako dira eta atezainik gabe. Talde bakoitzak hiru penalti botako ditu eta oraindik berdinketa balego heriotza zuzeneko sistema erabiliko da. Jokalari bakoitzak ezin izango ditu bi tiro egin aurretik taldekide denek gutxienez bat egin ez badute. Joko arauak Gutxienez 3 eta gehienez 5 lagun emango dute izena talde bakoitzeko. Aldi berean hiru jokalari bakarrik arituko dira sexuari begiratu gabe. Talde bakoitzean derrigorrez kapitaina egongo da, zeinek emaitzak esango dizkie antolatzailei. Jokalariak talde bakarrean aritu ahal izango dira. Futbolaren arauak jarraituko dira honako salbuespenekin: 1. Edozein falta jaurtiketa zuzenarekin zigortuko da, eta aurkariak gutxienez baloitik 3 metrotara egon beharko dute. 2. Alboko sakea hankarekin egingo dira eta ezin izango da gola zuzena sartu. Aurkariak gutxienez baloitik 2 metrotara egongo dira. 3. Ez da atezainik egongo. Joko garbia eta bortizkeria ez erabiltzea eskatzen dizuegu. Arauok hautsi edota jarrera agresiboa duen talderik balego lehiaketatik kanporatua izango da. |
Ekimenean zehar hainbat demo eta intro proiekzio egingo dira pantaila nagusian, 8 bit edo AMIGA retroplataformetarako lanak ere ikusgai izango direla.
Capsule-ren Phase One demoaren proiekzioa, Euskal 9an zehar
Lagun iezaguzu lanen proiekzioan
Zerorrek edo besteren batek egindako lanekin parte hartu, edota proiekzio sorta bat prestatu nahi baduzu, jar zaitez arren gurekin harremanetan.
Beste behin abiadura handiko sarea eskeintzen dizuegu gure bolondres eta empresa kolaboratzaileei esker. Argibide gehiago