Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2011 Uztaila 22-25
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

Fastmugikormetraia

Ba al duzu laburmetraien zuzendari gisa trebeziarik? Eta ordulariaren kontra bada? Ez bitan pentsatu eta har ezazu parte!

Parte hartzeko ondokoa egin beharko duzu, larunbat goizean guk emandako gai baten inguruan, zure kamera digital edo telefono mugikorrarekin laburmetrai bat grabatu beharko duzu (gehienez 3 minutu). Larunbateko gaueko 9ak eta 10ak bitartean izango duzue zuen laburmetraiak kontrolean aurkezteko, eta originalak eta beste inon ikusi gabekoak izan beharko dira.

Bereziki originaltasuna eta gidoia baloratuko ditugu, eta baita kalitate teknikoa ere. Gogoan izan fotomuntaiak, 3D elementuak eta digitalizazioak sorburu dituzten marrazkiak ez direla onartuak izango.

Aurkeztutako lanarekin batera “info.txt” izeneko artxibategi bat entregatu beharko da, zeinek ondorengo datuak izango dituen:

<FASTMUGIKORMETRAIAREN IZENBURUA>

Ezizena  eta postua:

E-mail:

Lana burututako data eta ordua:

Laburmetraia grabatzeko erabilitako gailua:
 

Mozorro lehiaketa - Euskal Encounter 18

JoomlaXTC VTube Pro - Copyright 2009,2010 Monev Software LLC

Proiekzioak pantaila nagusian

Ekimenean zehar hainbat demo eta intro proiekzio egingo dira pantaila nagusian, 8 bit edo AMIGA retroplataformetarako lanak ere ikusgai izango direla.

proyecciones
Capsule-ren Phase One demoaren proiekzioa, Euskal 9an zehar

Lagun iezaguzu lanen proiekzioan
Zerorrek edo besteren batek egindako lanekin parte hartu, edota proiekzio sorta bat prestatu nahi baduzu, jar zaitez arren gurekin harremanetan.

Sare lokala eta internet sarbidea

Beste behin abiadura handiko sarea eskeintzen dizuegu gure bolondres eta empresa kolaboratzaileei esker. Argibide gehiago