Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2011 Uztaila 22-25
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

Fast crimping

Hardware eta teknologia zaletuenentzako, aurten Fast-Crimping lehiaketa ekarriko dugu. Helburua? RJ-45 sareko kable baten bi muturrak krinpatu, ahalik eta denbora laburrenean. Baina hain erraza izan ez dadin, arau batzuk bete beharko dituzue:

-Kablearen krinpadura zuzena izan behar da, ez gurutzatua.

- Koloreen orden standard-a jarraitu beharko duzue, sareko gure mutilak erabiltzen dutena hain zuzen ere: Laranja/Txuria; Laranja; Berdea/Txuria; Urdina; Urdina/Txuria; Berdea; Marroia/Txuria; Marroia. Eta kablearen zati bat buruaren barruan sartu behar da.

- Irabazlea, kablea denbora gutxienean eta kolore-segida zuzenean krinpatzen duena izango da, baldin eta kableak funtzionatzen badu. Egiaztatzaile batekin begiratuko dugu.

 

Mozorro lehiaketa - Euskal Encounter 18

JoomlaXTC VTube Pro - Copyright 2009,2010 Monev Software LLC

Proiekzioak pantaila nagusian

Ekimenean zehar hainbat demo eta intro proiekzio egingo dira pantaila nagusian, 8 bit edo AMIGA retroplataformetarako lanak ere ikusgai izango direla.

proyecciones
Capsule-ren Phase One demoaren proiekzioa, Euskal 9an zehar

Lagun iezaguzu lanen proiekzioan
Zerorrek edo besteren batek egindako lanekin parte hartu, edota proiekzio sorta bat prestatu nahi baduzu, jar zaitez arren gurekin harremanetan.

Sare lokala eta internet sarbidea

Beste behin abiadura handiko sarea eskeintzen dizuegu gure bolondres eta empresa kolaboratzaileei esker. Argibide gehiago