Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2011 Uztaila 22-25
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

Bikoizketa lehiaketa

Zure ustez iragarki eta filmek asko irabazten badute bikoizketa komikoa eransten zaienean, hauxe da zuretzako lehiaketa. Florentino Fernández ospetsu egin zuen lanarekin jarraitzeko gai ote zara? Hala uste baduzu, segitu irakurtzen!

Zenbait bideo proposatuko dizkizuegu (filmak, iragarkiak, bideoklipak) audioa kenduta izango dutenak. Zeuk bakarrik edo zure lagunek lagunduta, protagonistei ahotsa jarri beharko diezu, eta egon daitezkeen efektu bereziak erantsi beharko dituzu edota abestiei letra aldatu. Ez gaizki ulertu, ez dugu Spielberg berririk nahi; barre pixka bat egin nahi dugu, besterik gabe. Jeitsi orijinalak gure FTPtik eta eraman zure bertsioa kontrolera igande gaueko 9ak eta 10ak bitartean.

Zure bideoa egiteko mikrofono bat eta irudimen pixka bat baino ez dituzu behar. Iragarkiei audioa nola gehitu ez badakizu, kontsultatu hemen: Windows-erako eskuliburua (linuxzaleok horrelako gauzak egiten badakizuelakoan gaude :)). Ez dago parte hartzeko mugarik, nahi adina bideo bidal ditzakezu.

Bideoak pantailetan proiektatuko dira. Antolatzakuntzak gustu onaren aurka (bereziki, gure gustuaren aurka) doazen bideoak ez proiektatzeko eskubidea erreserbatzen du.

 

Mozorro lehiaketa - Euskal Encounter 18

JoomlaXTC VTube Pro - Copyright 2009,2010 Monev Software LLC

Proiekzioak pantaila nagusian

Ekimenean zehar hainbat demo eta intro proiekzio egingo dira pantaila nagusian, 8 bit edo AMIGA retroplataformetarako lanak ere ikusgai izango direla.

proyecciones
Capsule-ren Phase One demoaren proiekzioa, Euskal 9an zehar

Lagun iezaguzu lanen proiekzioan
Zerorrek edo besteren batek egindako lanekin parte hartu, edota proiekzio sorta bat prestatu nahi baduzu, jar zaitez arren gurekin harremanetan.

Sare lokala eta internet sarbidea

Beste behin abiadura handiko sarea eskeintzen dizuegu gure bolondres eta empresa kolaboratzaileei esker. Argibide gehiago