Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2011 Uztaila 22-25
euskaltel fundazioa

Arau orokorrak

Arau hauek betetzen ez dituen lan oro automatikoki deskalifikatuko da.

Lan guztiekin testu-fitxategi bat (.txt) aurkeztu behar da, eta han, lanaren egilea (edo egileak) eta harremanetarako helbide elektroniko bat adierazi behar dira.

Lanek berriak izan behar dute. Hau da, ezin dute beste lehiaketaren batean aurkeztutakoak izan.

Fast composen kasuan izan ezik (horien gaia partyan adieraziko da), beste ekoizpen guztiak aurrez prestatuta ekar daitezke, eta, hain zuzen, hori gomendatzen dugu partyaz ahalik eta gehien gozatu ahal izateko.

Lehiaketetan erabilitako materialek ez dute egile-eskubiderik izan behar (hau da, parte-hartzaileek beraiek sortuak izan behar dute, jabari publikokoak, edo eratorriak sortzeko aukera duen Creative Commons izan behar dute), edo parte-hartzaileek berek erabiltzeko lizentzia baliozkotua izan behar dute (adibidez, audio- eta argazki-laginen kasuan, dagokien lizentzia izan behar dute).

Sari-banaketa

Sariak eskudirutan:

- Dagozkien atxikipenen menpe daude.

- Banku-transferentzia bidez egingo dira ordainketak, urtea amaitu baino lehen. Ordainketa egiteko behar diren datuak posta elektronikoz bidali behar zaizkio ekitaldiaren antolatzaileari, adierazitako epean.

Software- edo hardware-sariak:

- Saria irabazleak berak jaso behar du sari-banaketan. Irabazleak ezin badu, aurrez izendatutako beste pertsona batek jaso dezake, baina, izendapena egiteko, idatzi bat egin behar da, irabazlearen NANarekin. Ez da software- edo hardware-saririk emango sari-banaketatik kanpo.

 

Proiekzioak pantaila nagusian

Ekimenean zehar hainbat demo eta intro proiekzio egingo dira pantaila nagusian, 8 bit edo AMIGA retroplataformetarako lanak ere ikusgai izango direla.

proyecciones
Capsule-ren Phase One demoaren proiekzioa, Euskal 9an zehar

Lagun iezaguzu lanen proiekzioan
Zerorrek edo besteren batek egindako lanekin parte hartu, edota proiekzio sorta bat prestatu nahi baduzu, jar zaitez arren gurekin harremanetan.

Eszenan nola parte hartu

flecha_verde Arau orokorrak
flecha_verde Lehiaketarako ordenagailua
flecha_verde Eszenaren epaimahaia

Lanak aurkezteko lizentzia

Lanen aurkezpena Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs lizentziapean egingo da. Egileak inongo lizentziarik edo besteren bat adieraziko balu ere.

Ordenagailu-lekuak eszenakideei eskainiak

Eszenari duen garrantzia emateko, eszenakideak pantaila nagusitik gertu egongo dira kokatuak, beste eszenako kideetatik hurbil. Eskatu hauetako leku bat.