RealTimeBattle adimen artifizialezko jokua da, non errobot baten portaera programatu behar den modurik onenean borrokatu dadin beste lagunek programatutako erroboten aurka.
Proiektu hau 1998ko abuztuan hasi zen, eta RobotBattle-en izan zuen oinarri, hau da, egileek lehenago erabili zuten oso joko interesgarria. Hala eta guztiz ere, RobotBattle-k zenbait arazo zituen, Windows-.erako bakarrik balio bait zuen, eta errobotak berezko hizkuntzan idatziak baitziren, zeinak errobot adimendunak programatzeko aukerak murrizten baitzituen, orduz geroztik garatzen ibili dira, baina artean ez du beste sistema eragileentzako balio, eta hala sortu zen UNIX-en, zeinak egungo SE ezaugarriak erabiltzen dituen, programazio jokua egiteko erabakia.
RealTimeBattle eskuratu eta hari buruzko informazio gehiago jasotzeko, zoaz bere webgunera.
ARAUDI OROKORRA
1.- RTB bertsioa 1.0.8 GNU/Linux x86_64 izango da.
2.- Edozein programazio hizkuntzatan egindako errobotak onartuko dira.
3.- Errobota Linux ELF (libc6) formatu binarioan konpilaturik aurkeztuko da. Hizkuntza interpretatuan programatuta badago, konpilatu gabe aurkeztuko da. Edozein kasutan ere kode iturriarekin batera aurkeztuko da.
4.- Hizkuntza inerpretatuan aurkezten bada, ezinbestekoa da egilea interpretea instalatzeko utzi ahal izatea.
5.- Partaide bakoitzeko errobot bakarra onartuko da.
6.- Ligaxka moduko lehiaketa izango dugu, hots beste errobot guztien kontra behin jokatuko da. Errobot zenbakia nahikoa bada aurrefinalak eta finala antolatuko dira.
7.- Aurrefinalak izango balira, Circle Arena-n izango lirateke, eta finala berriz Nippon Arena-n, hots leku karratuan. Bi bertsioak besterik esan ezean RTB-rekin.
8.- Aukerak (grabitatea, azelerazioa, etab.) euren balioekin utziko dira besterik esan ezean.
9.- Errobotak aurkezteko modua:
Party-ko produkzioetarako FTP -aren bitartez.
FTP-arekin arazorik izango bazenute fitxategia kontrolean aurkeztu dezakezue.
10.- Artxibo bakarra aurkeztuko da, eta harek izango ditu:
.robot estensioa duen exekutablea.
file_id.diz fitxategia, errobota eta egilearen datuekin.
Kode iturria. Fitxategi bat baino gehiago beharko balitu, bakarrean konprimituko da.
11.- gzip/bzip2/rar/zip/lha/arj/tar formatuak onartuko dira.
12.- Artxiboaren izena egilearen handlerakin (nick) bat egingo du, esaterako: spock.tar.gz. Eraberean errobotaren izena (exekutablea) egilearen handlerakein (nick) bat etorriko da.
13.- Lehiaketa Video-Wall-ean ikusi ahal izango da.
14.- Txapelduna puntu gehien lortzen dituena izango da. Ados geldituko balira adostutako errobot guztiak arenan jarriko dira eta azkenean bizi puntu gehiago dituenak irabaziko du.