Aurtengo hacking edo sistemari erasorako arauak hauexek dira.
1. Parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea nahikoa da lehen maila pasatzearekin. Hori egiterakoan hurrengoko mailaren web helbidea eskuratuko da.
2. 5 lehen mailak gaindituta kontsideratu ahal izateko, maila bidali beharko da boskarren maila gainditutakoan, haietako bakoitza nola pasa den azalduz. Gauza berak balio du 6.tik 10.era doazen mailetan. Hortik aurrera pasatzen den maila bakoitzeko mail bana bidali beharko da. Mail arruntak izango dira, zifratu gabekoak. Helbidea honakoa da: hackit@euskalencounter.org. Administratzaileak mail bakoitzari erantzungo dio deskribapena zuzena den ala ez argituz, nahiz eta ez den denbora errealean izango.
3. Behinetik behinera, hack it-erako emandako denboraren barruan, maila bakoitzerako enlazeak jakinaraziko dira. Honek maila jakin batean blokeoak galeraziko ditu. Mailaren bat inorkgainditu ez badu, hura baliorik gabe utziko da.
4. Maila kopuru gehien zuzen eta ordenean gainditzen dituen pertsona ala taldeak irabaziko du (ezabatutako mailak ezezik, halakorik balego). Berdinketarik balego azkenengo maila zuzen eta dagokion ordenean hartuko da kontutan.
5. Lehiaketako beste partaideei pistak ematea zuzenean kanporatua izatea suposatuko du.
6. Froga guztiak zerbitzailearen kontra bortxakeria erabili gabe gainditu daitezke. Beraz bortxakeria edota hiztegi erasoak erabiltzen duen oro kanporatua izango da.
7. Eraberean kanporatua izango da beste partaideen lana galerazten saiatzen dena, zerbitzu ukapenak, maila deuseztatze eta aldatzeak, etab. Baita ere informazio gehiago lortu nahi izatea zerbitzarira fisikoki heldu nahi izanagatik. Proposatutako mailak bortxatzean datza jokua, ez zerbitzaria bera, hauxe oso garrantzizkoa da, beraz izan kontutan erasoan hasterakoan. Laburtzeko, jokua zenbait maila adimena eta teknikaren laguntzaz gainditzean datza. Posible da lehiatzeko asmorik gabe parte hartzea email bidezko argiketak eman gabe, baina kasu horretan parte hartzailea sarietatik kanpo geldituko da.
8. Parte hartzeak aurreko aurauen onarpena suposatzen du.