Euskal Encounter

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2009

64KB introak

Gehienezko tamaina: 64 KB (65.536 byte).

Egikarigarri bakarra izan beharko du. Ez da fitxategi askeak dituen intro bakar bat ere onartuko.

Antolakuntzako ordenagailuan funtzionatu beharko du lehiaketan parte hartu ahal izateko. Xehetasun gehiagorako, begiratu dagokion atala.

Musika erreprodukzioa onartu eta gomendatzen da.

Introaren lehen 10 minutuak soilik erakutsiko dira, nahiz eta hauek luzeagoak izan ahalko diren.

Disko gogorrean fitxategirik idazterik ez du beharko funtzionatzeko; hala izango balitz, fitxategia sistemako behin-behineko direktorioan sortuko du.

ESCrekin edo arratoiaren ezker botoiarekin (Amigakoak bakarrik) geldituak izateko aukera izan behar dute, bestela deskalifikatuak izango dira.

d3dx9_30.dll  d3dx9_40.dll liburutegiak instalatuak izango direla ziurtzat jo dezakezu.

msvcr70.dll, msvcr71.dll eta msvcr80.dll  liburutegiak EZ dira sisteman egongo.

Root (Linux/Mac) edo Administratzaile (Windows) baimenik gabe funtzionatu beharko du.