Euskal Encounter

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2009

4KB introak

Gehienezko tamaina: 4 KB (4096 byte).

Egikarigarri bakarra izan beharko da. Ez da fitxategi askeak dituen introrik onartuko.

Lehiaketako ordenagailuan funtzionatu beharko du lehiaketan parte hartu ahal izateko. Informazio gehiagorako, begiratu dagokion atala.

Musika erreprodukzioa onartu eta gomendatzen da.

Introaren lehen 5 minutuak soilik erakutsiko dira, nahiz eta hauek luzeagoak izan ahalko diren.

Disko gogorrean fitxategiak idazterik ez du beharko funtzionatzeko; hala izango balitz, fitxategia sistemako behin-behineko direktorioan sortuko du.

ESC-rekin geldituak izateko aukera izan behar dute, bestela deskalifikatuak izango dira.

d3dx9_30.dll  d3dx9_40.dll liburutegiak instalatuak izango direla ziurtzat jo dezakezu.

msvcr70.dll, msvcr71.dll eta msvcr80.dll  liburutegiak EZ dira sisteman egongo.

Root (Linux/Mac) edo Administratzaile (Windows) baimenik gabe funtzionatu beharko du.