Euskal Encounter 16

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Aparkalekua

 

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere akordio batera iritsi gara BEC-ekin kotxea uztea apur bat merkeago izan dadin.

 

Erabiliko dugun aparkalekua BEC-ekoa izango da, ez da esparru berezirik zabalduko.

 

Partehartzaileak, behin kotxea aparkatutakoan, akreditazio gunera joko dute horretarako prest egongo den igogailua erabiliz. Behin akreditatuta party lekura jo ahal izango dute igogailu edota eskailera mekanikoak eraibliz.

 

Ordainketa modu bi izango dira posible:

   1.- Atarian dauden makinen bidez aparkatutako denbora ordaintzea, hots sarreran hartutako txartela balidatu ondoren irtetea, edozein aparkaleku publikotan bezala.

   2.- ERABILERA BAKARREKO txartela erostea. Txartel horiek Akreditazioan (soilik haren lan-orduetan) edota azken egunean hartarako propio jarriko dugun saltzaileei erosi ahal izango zaie. Gidariak LEHENENGO makinak emandako txartela sartu beharko du irteera makinatan (hau da, hesia dutenak) eta ondoren erositako txartela ere sartu beharko du. Orduan hesia automatikoki irekiko da.  Txartel horren salmenta prezioa 6 € izango da.

Edozein kasutan ere, sartzerakoan makinak ematen duen txartela azkeneraino gorde behar izango duzue, hura gabe ezin izango baituzue aparkalekua utzi.