Euskal Enkounter 16

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2008

Trackmania Nations Forever

 

Joko librea hitzaren zentzurik zabalenean. Trackmania Nations Forever-ek ziztu bizian gidatzen uzten dizu zirkuito ikusgarrietan zehar, bai bakarrik eta baita multijoko moduan ere. Nations Forever-ek laster eskeiniko du Estadio ingurunearen “Forever” bertsio berria jokalari batentzat eta zailtasuna areagotuz doazen 65 zirkuito berriekin. Trackmania Nations Forever-ek Nations , bertsio orijinala, baino jokalri gehiago bilduko ditu, multijoko modua, funtzio berrituak eta jokalarien arteko interaktibitateari esker.

 

 

 

 

Jokoa

TrackMania Nations Forever

Plataforma

PC

Bertsioa

Eskura daitekeen azkena

Taldeak

32

Modua

4 jokalari errondatan

Sailkagarria

Brackets (winners/losers)

Gomendatutako adina

+16

Arduraduna

Zelkop

 

 

ARAUDIA

Lehiaketarako arau espezifikoak

 

1.- Informazio orokorra.

          

1.1.- Trackmania.

Euskal Encounter 16ko lehiaketan erabiliko dugun jokua http://www.trackmania.com/index.php?lang=es&rub=downloads.-en deskargatu daitekeena da.

 

1.2.- Arauak.

Antolatzaileak araudia abisurik gabe aldatzeko eskubidea gordetzen du, lehiaketako legeak, mapak ala jarrerak eguneratzeko. Gomendagaria da arauak noizean behin berrikustea aldaketen jakinaren gainean egon ahal izateko.

 

1.3.- Exekuzioa

Honako araudia Euskal Encounter-eko lehiaketa ofizialean erabiliko da.

 

2.- Partiden formatoa.

 

2.1.- Estandar joko modua.

Erronda moduan arituko diren  4 jokalariek  3 zirkuitotako pack-a jokatuko dute. Lasterketa bakoitza gehienez 40 puntutara izango da  eta banaketa honel aizango da: lehenengoa 10 puntu, bigarrena 6 puntu, hirugarrena  4 puntu eta azkena 3 puntu. Hiru zirkuitoak amaitzean puntu gehien lortu dituzten bi jokalariak lehiaketako hurrengo fasera pasako dira.

 

2.2.- Hiru zirkuitotako pack-a amaitzean honela ikusiko da zeinek lortu dituen puntu gehien:

Bi lehen jokalariak lehiaketako hurrengo fasera pasako dira. Lehiaketako brackets fasean, 2 lehenak winners-en eta azkenengo biak losers-en geldituko dira.

2.3.- Finalak.

Finala winners-eko finalista biak eta losers-eko finalista biak harturik jokatuko da hiru zirkuitotara. Bi lehen zirkuitoak winners-eko jokalariak hautaturik eta hirugarrena losers-eko jokalariek amankomunean aukeratua.

 

Winners-eko partaide bieri 12 eta 10  puntu emango zaie finalera zein postutan iritsi diren arabera . Gauza bera gertatuko da losers-etik datozen finalistekin, finalera zein postutan iritsi diren arabera 6 eta 4 puntu emango zaizkie.

 

Azken sailkapenak finaleko hiru zirkuitoak 40 puntutara jokatu eta gero, eta puntuazio hari lehendik bakoitzak zuena gehituta erabakiko dira. Berdinketarik balego, brackets fasean bezala gauzatuko litzateke.

3.- Zirkuitoak.

ESWC –ek emandako zirkuitoak erabiliko ditugu, eta ftp://ftp.eswc.com/regulations/2008/preliminaries/files/trackmania/ESWC_TMN_june_july_pack.zip -etik deskargatu ahal dira.

 

GamEK

ORDUTEGIA