Euskal Enkounter 16

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2008

Puntako Overclocking Tailerra eta Erakustaldia

 

Ekarzazu zure ordenagailua Hardware gunera, Bertan modding-aren zenbait esparrutan lehen urratsak egiteko informazioa eta laguntza aurkituko baitituzu.



Puntako Overclocking Tailerra


Bi saio ezberdinetan, larunbatean goizeko hamaika t’erdietan bata eta arratsaldeko lau t’erdietan bestea, Overclocking.es-ko zenbait lagunek bertatik bertara saiatuko dira puntako overclock-aren esperientzia geureganatzen, izotz lehorra eta nitrogeno likidoa ere tartean direlarik. Hobby bitxi honetan nola ekiteari buruzko solasaldi praktikoa eta gainera zenbait ordenagailu hozte sistema puntakoenak martxan dituztela ikusteko parada ezin hobea. Beste inongo party-etan bizi ahal izango ez duten esperientzia paregabea.

 


Puntako Overclocking Erakustaldia


 

Uztailaren 26 eta 27an Euskal Encounter 16-ko Hardware gunean Puntako Overclocking erakustaldia ikus ahal izango da Overclocking.es taldeko lagunen eskutik. Puntako overclock onenaren zantzua izango dugu gertu gertuan. 10 lagun inguru dira euren ordenagailuak zero azpitik jarriko dituztenak inongo party-tan inoiz egin den erakustaldirik handienean.

 

Puntako Overclocking ekitaldi irekia

Parte-hartzaileei overclocking-ari buruzko azalpen orokorra emango zaie; jarduera horren oinarrizko ezaugarriak azalduko dira bertan eta, horrez gain, benching saio bat egingo da (hots, probak). Aire edo ur bidezko ohiko hozte-sistemez gain, hizlariek izotz lehorra eta hainbat pot eramango dituzte, beren ekipoei ahalik eta etekin handiena atera ahal izateko. Nahi dutenak gune horretara hurbildu ahal izango dira hizlariak zertan ari diren ikustera, eta beren ekipoak ere ekarri ahal izango dituzte, mundu liluragarri honetan lehen urratsak egiteko.

 

Zuen pot-ekin etortzera gonbidatzen zaituztegu, eta muturreko overclock-eko saio irekietan parte hartzera.