Euskal Enkounter 16

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2008

Future modding tournament txapelketa

 

Izena aurretik emateko esteka (doakoa da izen-ematea)

http://www.futureworks.es/?page_id=72

 

FUTURE MODDING TOURNAMENT txapelketa hainbat lehiaketaz osatzen da; lehiaketa horiek espainiar estatuko hainbat lekutan egingo diren topaketetan (lanparty-etan) jokatuko dira.

Modding-eko 2 kategoria egongo dira, eta overclocking-eko bat:

Sariak:

1. Fuente tacens supero 500w, 0db technology pro - Caja externa 3´5 USB SATA Ref: IB351

2. Caja aeroengine plus silver - Caja externa 2´5 USB SATA Ref: IB281

3. Frontal multifuncion fp01 color lcd flip-up - Caja externa 2´5 USB SATA Ref: IB221

Sariak:

1. Fuente tacens supero 500w, 0db technology pro - Caja externa 3´5 USB SATA Ref: IB351

2. Caja aeroengine plus silver - Caja externa 2´5 USB SATA Ref: IB281

3. Frontal multifuncion fp01 color lcd flip-up - Caja externa 2´5 USB SATA Ref: IB221

Sariak:

1. Tacens gelus lite cpu cooler - lga775/ k8 / am2 - Caja externa 3´5 USB SATA Ref: IB351

2. Tacens gelus extreme cooler- lga775/ k8 / am2 - Caja externa 2´5 USB SATA Ref: IB281

3. Dominator 14cm supercooler - Caja externa 2´5 USB SATA Ref: IB221

 

 

 

 

Puntuazio-sistema

Alderdi hauek ebaluatuko dira sailkapenerako:

 

Aipaturiko alderdi bakoitzari 0 eta 10 puntu bitartean emango zaizkio, eta lehiaketa bakoitzaren azken puntuazioa alderdi horietan guztietan lorturiko puntuen batura izango da.

Topaketa guztietan parte hartzea beharrezkoa ez den arren (hemen ikus ditzakezu hautaturiko topaketak: www.futureworks.es), azken sariak eskuratu ahal izateko gutxienez hiru lehiaketatan lortu behar dira puntuak eta final nagusian parte hartu behar da. Parte-hartzaile batek gutxieneko baldintza horiek betetzen ez baditu, besteek baino puntuazio handiagoa izanik ere, ezingo du final nagusiko saririk eskuratu. Hala eta guztiz ere, komeni da ahal den topaketa gehienetan parte hartzea, ahalik eta puntu gehien biltzeko.

Lehiaketa bakoitzean lorturiko puntuen baturaren arabera erabakiko da kategoria bakoitzean Future Modding Tournament txapelketako irabazleak zein diren. Berdinketa gertatzen bada, lehiaketa gehien irabazi dituena izango da irabazle.

Kalifikazio horiek txapelketaren antolatzaileek egingo dituzte.

 

Overclockieng-eko kategorian sailkatu ahal izateko, gainerako parte-hartzaileen errendimendu-markak edo overclocking-portzentajeak gainditu behar dira; hala ere, beharrezkoa da gutxienez txapelketa osatzen duten hiru lehiaketatan eta final nagusian parte hartzea. Parte-hartzaile batek gutxieneko baldintza horiek betetzen ez baditu, bere marka onena izanik ere, ezingo du final nagusiko saririk eskuratu.

Lehiaketak zenbait froga izango ditu eta haietariko bakoitza sailkapen banandua izango du.Hauexek dira froga horietarako programak::

3DMark03
3DMark05
3DMark06
aquamark
SuperPipi 1Mb eta 32 Mb modalitateetan

Guztira sei froga jokatuko dira.
Lortutako puntuazioa baliagarri izan dadin, lehiaketaren antolatzaileek esandako programaren bertsio bera izan beharko dute. Kaptura bakoitzean bi cpuz lehio bai frekuentziakoa eta baita memoriakoa ere, eta 3 D programen kasuan baita gpuz lehio bat ere.

Hauxe izango da puntuazio sistema:

1. postua 10 puntu
2. postua 6 puntu
3. postua 4 puntu
4. postua 2 puntu
5. postua puntu 1

Lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, futureworks-en erregistraturik egon behar da.

Taldean ala banaka parte hartu ahal izango da, betiere taldkideetariko bat futureworks-en erregistraturik badago.

Test bakoitzerako hardware aldaketak onartuko dira.
Edozein hozte sistema onartuko da, baita muturrekoa ere, betiere party-ko antolatzaileek esandako tokian gauzatuz gero.

Izena eman eta party-ko akreditazioa duen orok har dezake parte.

Parte hartzaile orori pantaila fondo bat eskuratuko zaie, eta kapturak egiterakoan hura jarrita beharko dute izan.

Edozein irregulartasun somatu ala ikusiz gero, antolatzaileek edozein emaitza deusezteko eskubidea gordetzen dute.

Ez dago retail ez den ala salmentan ez dagoen materiala erabiltzerik, eta baten batek erabiliz gero kanporatua izango da.