Euskal Encounter 16

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2008

Retroeuskal

 

 

Ez da egia gozamena megahertzio, gigabyte edota megapixel kopuruan soilik dagoela Hargatik RetroEuskal badator berriz ere Euskal Encounter-era, informatika arloko zaharkinekin bete asmoz. 
Zatoz Bexitec-en egongo den RetroEuskal gunera eta has zaitez gai interesgarri hontan murgiltzen.

 

 

Aurten honako ekintzak izango ditugu:

(aurki ezazu informazio gehiago hemen)

 

Retrojoko erraldoia

Space InvadersToshihiro Nishikado-k diseinatu zuen 1978an  Taito-rentzat. Klasikoetan klasiko den joko honen 30. urteurrena ospatzeko, RetroEuskal 2008 Euskal Encounter-eko partaide denek parte hartzea izango duten partidara gonbidatzen zaitu.

Akreditatu ondoren zuen ordenagailuak mahaietan jartzerakoan txartel bana aurkituko duzue bertan Space Invaders partidan parte hartu ahal izateko.

Kapaz izango al dira lurreko indarrak inbaditzaileen hordak gelditzeko? Espazioko inbaditzaileek defentsa ontziak suntsitu eta lurra konkistatuko al dute? Bi bandoetako batek garaipena eskuratzea zure eskuetan dago!

Bideokonsola museoa

Aurtengoan, RetroEuskaleko museoabideokonsolen historia eta garapena izango ditu xede. Orain 30 urte baino gehiago etxeetan sartu zen aisia elektronikoaren historia ikus ahal izango duzu. Lehen konsolatik hasita…

Jokodromoa

Erabiltzaile komunitatei esker inoiz garatzeari utzi ez zioten 8 eta 16 bitetako ordenagailuak. Garai haietan ezagutu bazenituen, zatoz orain berriz gozatzera, eta mahai gainean inoiz izan ez badituzu zatoz ezagutzera eta partida bat jokatzera. Galerazita dago ez ukitzea. Partyan zehar Retroeuskaleko stand-ean.

Gonbidatutako hitzaldi eta tailerrak

Jadanik gaia gustokoa badezu edota hasiberria bazara ere, RetroEuskal-ek gauza interesgarriak antolatuko ditu.

Dokumentala

“Hobby"-k Japoniako bideojokoen kultura du giltzarri, eta Nintendo Wii-aren irteera arrazoi gisa; hori denari pertsonai xelebreak eta leku apartak eransten dizkio. Joan den Malagako festibalean aurkeztu zen lehenengoz eta ZonaZine atalean lehen saria eskuratu zuen.

50 minutuko iraupena duen dokumentalaren ostean mahai-ingurua egingo dugu non filmaren zuzendariak, Ciro Altabás-ek, parte hartuko baitu ("Made in Japan" eta "DVD" filmengatik ere ezaguna da)

Hitzaldia

Retroinformatikari buruzko ezagutza eta eztabaida gunea.
Aurten, konsolen mundua medio dela, gure etxeetan dauden bideojokoen iragana, oraina eta geroari buruzko hitzaldia proposatzen dizuegu.

“Dr.Retro-ren morguea”

Zure traste zaharra erdi hilik badago eta behar duen konponketa hura inoiz egingo ez diozula pentsatzen bazenuen, erratuta zinen. Ekarzazu zure 8 bits-etako ordenagailua eta eskura duzun materiala eta hura biziberritzen lagunduko dizugu. (edota hura hobetzen hardware berrienari esker).

8bit-eko grafiko lehiaketa.

Ba al dakizu ezintasun teknikoak sorgarritasuna eta abilezia erabilita gaindi daitezkeela?

Hura frogatzeko hona hemen RetroEuskal eta Eszenaren arteko elkarlanean antolatutako lehiaketa.

Hauxek dira lehiaketa honek izango dituen arauak:

Artista bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

Fitxategi exekutagarria igorri beharko da amaitutako grafikoarekin, bai emulagailuan eta baita benetako makinan jar daitekeena; hortaz gain bost aurretiko pauso ere bidali beharko dira , eta .PING ala TIF. fitxategia.

Pantailarekin batera jar ezazu zure izena, Nick-a taldea, plataforma, etab.

Urrutitik partehartzea ere posible izango da party-an ez dauden haientzat, beraz, Email bidez bidalitako lanak onartuko ditugu honako helbidean: scene@retroeuskal.org. Eraberean hauxe da edozein duda eta galderetarako helbidea.

8 biten ordua

Pantaila nagusian egingo den demoeszena emanaldia eta beste hainbat retroinformatika arloko bideoak.
“Hor zehar ikus ahal dena eta oraindik ere harritzen gaituena”

Retrolimpiadak

Ez al daukazu parekorik abilezia frogatan? Eta froga zailagoak jartzen badizkizugu? Ausartuko al zinateke? Parre egin eta ondo pasatu nahi baduzu hauek dira zuretzako olinpiadak. Guzti guztiontzat (retromaniakoak ala ez).

Bideojoko klasikoen lehiaketa

Zenbatetan slbatu duzu lurra estralurtarren erasotik?Zenbat printzesa atera dituzu gaztelu madarikatutik? Noiz egin duzu azken txangoa LeMans-en?

Soilik RetroEuskal-eko torneoak erabaki dezake zu ote zaren sekula modaz kanpo geldituko ez diren bideojokoetan joystick-aren errege.

Plataforma arteko anaitze afaria

Partya ondo asko dago, baina mahai baten inguruan zure afizio berak dituen jendearekin hizketan aritzea ez du parekorik. Zatoz gurekin afarira, bertan balio duen bakarra ondo pasatzea da.