Euskal Encounter 16

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2008

Mainframes


Joan zen urtean bezala, honako edizioan gonbidatu berezia izango dugu zerbitzariei dagokienean: Mainframe eraikuntzan oinarrituriko data prozezu zentrua. Joan zen urtean zerbitzu bikaina eskeini zuen Direct-Connect-aren zerbitzari zentrala izanik; momenturik latzenetan 2500 erabiltzailetik gora izan zituen, eta CPU-aren kontsumoa %5 inguruan ibili zen. Aurten, aipatu zerbitzuaz gain, jasate froga gehiago egiteko asmoa dugu, PC eraikuntza berrienekin konparatuz, makina noraino hel daitekeen ikus ahal izateko.  

Mainframe dimentsio handiko ordenagailua dugu, eta batez ere datu kopuru itzelak erabiltzeko pentsatua. Banku, ogasun, balore merkatu, hegazkin konpainiak, aire trafikoa, eta fakturazio kopuru handia duten enpresen ardatz gisa erabili ohi da. Hitz bitan esateko ordenagailu handia da Mainframe, bai betetzen duen lekuagatik, eta baita erabil dezakeen datu kopuruagatik ere.

Ordenagailu oro bezala, prozesagailua, memoria eta sarrera/irteera kanalak ditu; eta haiei konektatzen zaizkie behar diren dispositiboak (diskoak, zintak, terminalak, inprimagailuak, etab. ) Kasu honetan, prozesagailua, memoria eta sarrera/irteera kanalak armario baten barruan daude eta gainerako dispositiboak armairu desberdinetan daude, eta haien arteko lotura ESCON (17 MB/seg) ala FICON (2 Gb/Seg)zuntz optiko kanalen bidez egiten dira.

Mainframe egitura benetan interesgarri bilakatzen duena, berez duen gogortasun eta sendotasunaz gain, partizio logikoen kudeaketa sistema (LPAR) da. LPAR bakoitzean sistema eragile desberdinak jarri daitezke, eta beraz kanpotik ikusita prozesu ahalmen itzela duten makina desberdinen aurrean bageunde bezala da. Gure kasuan LPAR denek SuSE izango dute.

HARDWARE

Edizio honetan elkarrekin lotutako bi Mainframe sistema eramango ditugu: 80 MIPS potetzia duen IBM 2066-0A1 zSeries 800 prozesagailu zentrala batetik, eta bestetik 259 MIPS potentzia duen IBM 2066-0A2 zSeries 800 Parallel Sysplex konfiguraziopean; beraz makina biak paraleloan arituko dira lanean.

Procesador zSeries 800

 

Memoriari dagokionean, bi IBM 9032 ESCON Director sistema izango ditugu lagun zuntz switch-ak baitliran arituko direnak, eta makina biek baliapideak, hots diskoak, zintak eta sarrera/irteera kanalak elkarbanatzea lortuko dutenak.. Eta diskotaz ari garenez, bi sistema eramango ditugu: IBM 2105-F20 “Shark” 36 GB-tako 128 disko dituena SSA-RAID5 konfiguraziopean , eta IBM 2105-800 “TotalStorage” 72 GB-tako 32 disko eta 147 GB-tako 16 disko dituena, biak SSA-RAID-5 konfiguraziopean . Biak 17 MB/Seg 16 ESCON kanalez lotuak egongo dira.

Discos ESS 800 y zSeries


Zintei dagokionean, 3590-E1A modeloko 4 drive dituen rack-a instalatuko dugu 3590-A60 kontrol unitatepean. Eraberean IBM 3422 karreteko zinta sistema eta 12 drive dituen IBM 3490E sistema ere izango dugu.

Unidad de cintas 3590

 

Azkenik, konektibotasunari dagokionean, prozesagailu biek 4 SX zuntzadun Gigabit Ethernet txartel daramate, beraz konektibotasuna bermatua gelditzen da. Halaber bi 10/100 kobrezko txartel ere egongo dira baina Mainframe-en barne LAN-erako gordeko ditugu horiek, eta baita zenbait erakustaldi egiteko.

SOFTWARE

Mainframeak hainbat gauza eskeiniko dizkie Barakaldora bilduko diren 4096 lagunei, esaterako Direct-Connect-aren zerbitzari bikoiztua (hots, mainframe biak aktibo-pasibo konfigurazioan emango dute zerbitzua) eta Direct-Connect klientea, publikoarentzat eskuragarri den informazioa partekatukoduena. Hartarako zSeries makina biek SuSE Linux 10 Enterprise instalaturik duten 2 o LPAR izango dituzte.

FROGAK

Gauzatu nahi ditugun frogetariko bat, 8 urte dituen makina batek Direct-Connect zerbitzuari nola eutsi diezaioken ikustea da. Batez ere kliente partean, bertan slot ugari gehituko dizkiogu, sistemak zenbat eutsi dezakeen ikus ahal izateko ( PC batek ez die 6-10 slot-ei gora eutsiko eskegi gabe ala erabat ez eraginkor bihurtu gabe) modu horretan makinaren sarbide estatistikaketa CPE eta E/S denborak izateko.