Euskal Encounter 16

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2008

Frikitest

 

Joan zen urtean “Frikitest”-ak izan zuen arrakasta ikusita, SuperPanchito eta Ezequielek antolatzaileekin batera bigarren edizioa egitea erabaki dute.

Parte hartzaile guztien artean zenbait frikada zozkatuko dira, eta argi dago aurtengo Friki nagusiari sari berezia emango zaio, eta bigarrenari kontsolamendu saria ere, baino espero dezagun hark gainbehera ez egitea eta datozen ediziotarako ikasten segi dezala.

Horregatik sortu berri dugu lehiaketa hau, inork baino anime ala ci-fi ordu gehiago ikusi dituzula frogatu ahal izateko, mahai jokoetan ere eskarmentu ederra duzula erakusteko (Warhammer, Rol), ala bideojokotan Monkey
Island, Final Fantasy), eta noski urteak eman dituzula literatura frikia irakurtzen eta filma mitikoak ikusten. Friki peto-petoa zarela uste baduzu, zatoz.

 

 

Lehiaketa bi partetan  banatuko dugu:

1.TEST:

Hitz eman bezala sailkatze test-a (web) hobetu dugu, hartarako Ethdra-ren laguntza estimagarria izan dugularik. Osteguna, hilak 24, eguerdiko hamabietatik aurrera zuen esku izango duzue eta hura betetzeko epea larunbatean, hilak 26, eguerdiko hamabietan bukatuko da. Internet eta lagunak ondoan izanik denok 10 atera dezakegula argi dago beraz saia zaitezte txintxo izaten. Izanzazue kontutan gero eskenatokian ez dela ez internetik, ez lagunik izango, soil-soilik Frikirik handiena izatera heltzeko guda baino.

Friki jakituria bost adarretan banatzea erabaki dugu:

 

1.- Animazioa, Simpsons ala Futurama moduko serieak.

2.- Zientzia fikziozko serieak.

3.- Anime, manga eta EEBB-ko komikiak.

4.- Literatura frikia eta filma mitikoak.

5.- Mahai jokoak eta bideojokoak.

 

Denetatik dakiuzulakoan bazaude, zatoz, frikipetoak ezagutza zabala izan behar baitu.

Gai bakoitzak 30 galdera izango ditu.

Test-a erantzuterakoan, gai bakoitza bukatu ondoren segituan hurrengoarekin jarraitu edota momentuz utzi eta geroago jarraitzeko aukera izango duzu.

Puntuazioa: edizio honetan galderak ez erantzuteko aukera izango duzu. Asmatutako galdera bakoitzeko bi puntu jasoko dituzu, akatsak puntu bat kenduko dizu, eta erantzun gabe utzi ezkero 0.

Denbora: gai bakoitzari erantzuteko 10 minutu izango dituzu, denbora horretan amaitu ez baduzu ordurarte emandako erantzunekin bidalia izango da eta gaia amaitutzat emango da besteekin segi ahal izateko.

Bai puntuazioa eta baita denbora ere kontutan hartuko dira.

Bost emaitza onenak lortzen duteek eskenatokira igo eta aurreko urteko irabazlearekin lehiatzeko aukera izango dute.

2. ESKENATOKIA:

 

Friki orok bere jakintza mundu osoari adierazi nahi dio, eta non jende gehiago aurkitu Euskal Encounter-en baino (4000 lagun baino gehiago). Beraz sailkatutakoak eskenatokira aterako dira zuzenean aritzeko larunbatean gaueko hamarretan.


Eskenatokiko lehiaketa honela gauzatuko da:

 

                1. Erantzun (asmatuz gero bi puntu jasoko ditu, asmatzen ez badu puntu bat galduko du)

                    2. Galdera lehiakide bati igortzea. Lehiakideak nahi ta nahi ez erantzun beharko du; asmatuko balu puntu bakarra lortuko luke, eta asmatuko ez balu bat galduko luke (lehia bizia espero dugu).

 

Nota: parte hartzaileek galderak jakin ezean ikusleei emango zaie erantzuteko aukera.

 

Indarrak lagun zaitzatela padawan gazteak, zuetariko bakarra iritsiko da Jedi maisua izatera.

 

Saria

1. PS3

2. Nokia 6500 Classic

3. Motorola Z6