invisible 
hit counter

Euskal Enkounter 15


Jarduerak 2007

Wild compo

Onartuko diren formatuak: MPEG edo DIVX, bideo bat bada.

Talde edo egile  bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

Lanen luzera librea den arren, beharbada lehen 3 minutuak soilik erakutsiko dira, denbora-murrizpenen ondorioz.

CD-ROM batean edo FTP bidez aurkeztutako lanak soilik onartuko dira.

Zer da lehiaketa honetan aurkez daitekeena? Nolabait esateko beste lehiaketetan sartzen ez den guztia. Burura datorkizuen guztia, baina, arau bakarra beteko duena: demoszenarekin zerikusia izatea edo lan kreatiboa izatea.

Lehiaketaren arau orokorrak betetzea garrantzitsua da

Sariak

1. Saria 250€
2. Saria 120€
3. Saria 75€

Eszenako beste sariak ikusi

Argibide gehiago

Nola aurkeztu lanak
Eszenaren epaimahaia
128 ordenagailu-leku eszenakideei eskainiak

Eszenari duen garrantzia emateko, eszenakideak pantaila nagusitik gertu egongo dira kokatuak, beste eszenako kideetatik hurbil. Eskatu hauetako leku bat

Lanak aurkezteko lizentzia

Lanen aurkezpena Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs lizentziapean egingo da. Egileak inongo lizentziarik edo besteren bat adieraziko balu ere.


Eitb(logo) Diputación Foral de Biskaia (logo) BBK (logo) Spri (logo) Euskaltel (logo)