invisible 
hit counter

Euskal Enkounter 15


Jarduerak 2007

Wii Sports

Wii Sports Nintendo-ren Wii kontsola berriarekin datorren jokoaren izena da. 5 kirol joko dakarzki erabat berri den gailuarekin jokatu ahal izateko. Tenis, beisbol,golf, eta boloak dira etxetik atera beharrik gabe jokatu ahal izango dituzuen jokoak

 

Jokoa

Wii Sports

Plataforma

Nintendo Wii

Taldeak

64

Modua

Olimpiada + 1vs1

Lehiaketa

Liga eta playoff-ak

Kanporaketa

Kanporatze fasea 32 taldeekin

 

 

IZEN EMATEA

 

Jokalariak party-an bertan emango dute izena joku intranetaren bidez.

Izen ematea ostiralean amaituko da arratsaldeko zortziretan.

Lehiaketa larunbatean hasiko da arratsaldeko sei t'erdietan

 

LEHIAKETA ARAUAK

 

Ligaska fasean, parte hartzaile oro bost kiroletan arituko da beste leagun baten kontra

Irabazitako partida bakoitza (kirola) 5 puntu balio ditu, berdinketak 3 eta galtzeak 0.

Lehen zortzi sailkatuak playoff-ak jokatuko dituzte, berriz ere bost kiroletan arituaz. Bost horietatik hiru irabazten dituen jokalaria pasako da hurrengo kanporaketara. Bi kiroletan irabazi eta batean berdindu ezkero, berdindutako hura errepikatu egingo da.

Miis-en aukera librea.

 

PORTAERA / BUG-AK

 

Iraintzea galerazita. Begirunea eta joko garbia.

Aipatu ez, baina administratzaileek beharrezko deritzoten edozein bug galerazita.

 

ERREKLAMAZIOAK / ZIGORRAK

 

Erreklamazioak behin partida amaitu denean egingo dira.

Jokalariren batek arrazoirik gabe protesta egin, gezurrezko froga edo akusazioak egingo balitu lehiaketatik kanporatua izan daiteke.

Edozein kasutan ere, administratzaileen erabakiak arauen gainetik daude.

 

LEHIAKETAREN ORDUTEGIA

 

Antolatzaileek zuzen joko balute, ordutegioak aldatuak izan daitezke.

Partaideek intraneta txekeatu beharko dute partida bakoitza baino lehen.

Izen emateen amaiera: Ostirala arratsaldeko seiretan. 

Lehiaketaren hasiera: Larunbata arratsaldeko zazpiretan.

 

ARGIBIDE GEHIAGO

 

Lehiaketa bakoitzeko argibide gehiago dagokion atalean

Edozein arazo ala duda argitzeko jar zaitezte WiiSports lehiaketaren administratzailearekin harremanetan. ISVRaDa , isvrada@euskal.org

 


Eitb(logo) Diputación Foral de Biskaia (logo) BBK (logo) Spri (logo) Euskaltel (logo)