GameGune 2007 Euskal Encounter15-aren joko profesional lehiaketa dugu, eta aurtengoan lehen aldiz WGT-aren barne egingo dena, hots munduko e-kiroletako torneorik garrantzitsuenetako bat, ASUS eta Intel babesle nagusi dituelarik.. Aurtengoan Counter Strike eta Warcraft 3 jokoetan ospatuko da.
GameGune 2007 party-an bertan izango du lekua, antolatzaileek propio jarritako ordenagailuekin hornitutako gune batean, non europako jokalaririk trebeenak baldintza berberetan neurtuko bait dira.
Jokalari bakoitzak 40 eurotako sarrera ordaindu beharko du, nahiz eta gonbidatua izan.
Aipatu txapelketan parte hartu ahal izateko bi aukera dituzu: batetik antolatzaileen eskutik gonbitea lortu, edota bestetik, egingo diren sailkatze saiotan zure lekua erdietsi. Gonbitea lortu ahal izateko jar zaitez gurekin harremanetan honako helbidean gamegune@euskal.org.
Hasiera batean 40 klanen partehartzea espero da. Hona hemen orainarte baieztatutako partaideen zerrenda. Informazio berria sortzen den einean jakinaraziko dizuegu.
69N-28E
Logitech.fi
PGSPokerStrategy.cc
Dignitas
lansports-exotic
mibr
mousesports
ZYKON
TBH.eSports
SK Gaming
Ninjas in Pyjamas
Begrip
Fnatic
legionnaiRe
Millénium
emuLate
team-mushkin
BTR
GoodGame
Yourname
Ideal Gaming
Ministry of Defense
SoA
Meet Your Makers
Convention
Virtus.Pro
forZe
redCode.X-Fi
x6tence.AMD
Wizards.QPAD (Qualifier Valencia)
Highlights! (Qualifier Valencia)
abrazafarolas (Qualifier Gipuzkoa)
csm.QPAD (Qualifier Gipuzkoa)
aCv (Qualifier Lleida)
4Frags.BB (Qualifier Salamanca)
DoGMa (Qualifier Salamanca)
Illusionists (Qualifier Úbeda)
myw (Qualifier Úbeda)
Portugaleko sailkatzailean lehen sailkatua
Portugaleko sailkatzailean bigarren sailkatua
Talde eta bracket bikoitzeko sistema erabiliko da.
8 talde egingo dira, haietariko bakoitza 5 klanek osatuta. 29 gonbidatuak izango dira, eta 11-k, Espainia eta Portugalen egingo diren sailkatzaileetan lortu ahal izango dute euren tokia. Gerora bracket bikoitzeko sistema jarraituko da.
1. Saria | 12.000€ |
---|---|
2. Saria | 6.000€ |
3. Saria | 3.000€ |
4. Saria | 1.500€ |
32 partaide
Talde eta bracket bikoitzeko sistema erabiliko da.
1. Saria | 3.000€ |
---|---|
2. Saria | 1.500€ |
3. Saria | 750€ |
Txapelketa hau behin erregularra bukatu eta gero jokatuko da. Bertan ikusleek online atari baten bidez gehien bozkatzen dituzten jokalariak arituko dira bi taldetan banaturik.
1. Saria | 1.000€ |
---|
*Sarien ordainketa urtea amaitu baino lehen burutuko da.