invisible 
hit counter

Euskal Enkounter 15


Jarduerak 2007

Robotika Tailerra

EGINZAZU ZURE ROBOTA

Euskal Encounter-en elektronika betiere present izan bada ere, ez du inoiz berezkoa den ekintzarik izan. Modder-ek aldaketa elektroniko zein estetiko itzelak burutzen dituzte, eta eszenako lagunek hamaika eraldaketa egiten dizkiete ordenagailu klasikoei.

Tokia gorde nahi baduzu idatz ezazu email-a, izena, goitizena, partyan lekua eta beharrezko uste duzun beste edozein informazioarekin honako helbidera: tallereuskal@marcansoft.com.


Honako tailerra, gaiari buruzko jakinmina izan, baina betidanik garestiegia dela pentsatu, edota zenbait sistemaren konplexutasunaz beldurturik, aurrera pausua egin ez dutenentzat zuzendua dago. Ekimen hontan parte hartzen dutenek 15 robot txiki eraiki eta programatuko dituzte. Elektronika digitaletik hasita C programazioraino, robotika mundu hontan hasi eta etxean euren robotak eraikitzeko behar duten oro ikasiko dute.

Robot bakoitzak bi motor dituen txasisa eta gurpilak izango ditu azalera lau baten gainean ibili ahal izateko. Eraberean PC batekin, Clengoaian, programaturiko burmuina edota kontroladorea izango du. Gainera, kontroladoreak hamaika koneksio aske izango ditu edozein sensore mota lotu ahal izateko, esaterako motor estrak, LED, LCD, argi edo infragorri sensoreak, eta baita gehigarri konplexuak ere, Bluetooth eta kameren modukoak. Tailerra dirauen bitartean roboten eraikuntza eta funtzionamendua, hala nola beharrezko dituzten printzipio elektronikoak irakatsiko dira. Parte hartzaileek euren kabuz erabakiko dute robotari eman nahi dioten funtzionaltasuna, beraz, tailerra amaitzean hamaika lan ezberdin egiteko kapaz diren robotak ikustea espero dugu. Tailerra amaitutakoan parte hartzaileek robotak etxera eraman ahal izango dituzte, bertan lanean jarraitu ahal izateko.

 

 

 

 

Tailerrean PC kopuru jakin bat izango dugu ekintza hontarako bereziki erabiliko direnak.Robot bakoitzeko 2-3 lagunek osatutako taldetan egingo da lana. Ekintza hau tailer gunean egingo dugu, modding eta puntako overclocking tailerren ondoan

Ordutegia:


Ostirala 19-20h Sarrera, teoria eta antolakuntza


Larunbata 11-14h Tailerra (lehen taldea)


Igandea  15-18h Tailerra (bigarren tailerra)
             18-20h Bukaera, erakustaldiak, ondorioak, eskari eta galderak

 


Eitb(logo) Diputación Foral de Biskaia (logo) BBK (logo) Spri (logo) Euskaltel (logo)