invisible 
hit counter

Euskal Enkounter 15


Jarduerak 2007

Puntako Overclocking Tailerra

Aurten ere berrikuntzekin datoz Overclocking.es-ko lagunak,- Tailer honen antolatzaile eta arduradun nagusiak-, aurreko urtean baino pauso bar haratago joatea dute xede, eta hartarako party batean egingo den lehen puntako overclock tailerra egingo dute. Honako tailerraren helbura overclock eta puntako hozketaren munduan barne lehen pausoak ematen ausartu ez direnei eskua luzatzea da.

Uztailaren 21ean eta hiru deialdi ezberdinen medio (11.00, 13.00 eta 16.30), puntako overclock-erako bidaia honi ekingo diote.Deialdi bakoitzak ordu t'erdi eta bi orduren artean iraungo du, eta hiru taldetan egin dute banaketa bakoitzean lagun gehiegi pila ez daitezen. Era honetan 25 lagun inguru onar ditzazkete deialdi bakoitzeko, kopuru txikiak esperientzia gurtugokoa eta didaktikoagoa izan dadin errazten baitu. Deialdi bakoitza aurrekoaren bera izango da, beraz pertsona berak ezin izango du bi deialdi desberdinetan parte hartu. Hortaz gain denboraren presiopean ibiliko garenez, arren eskatzen dizuegu hasiera ordua baino 15 minutu lehenago prest egon zaitezten.

 

 

Tailerrak hiru atal izango ditu eta ez da beharrezkoa zuek ezer ekartzea, ikasteko gogoa eta zure akreditazioa baino; gainontzeko dena guk geuk jarriko dugu. Lehen atala overclock-a eta hark PC-aren etekinean duen eraginari buruzko hitzalditxo bat izango da. Bigarren atalean Bio-ei eta overclock aukerei begiratu bat emango diegu, zenbait froga eginez aire bidezko etekina eta overclock-eatu gabeko etekina ikusteko. Azkenengo atalean, eta beti ere ondo ikuskaturik, puntako overclock saiotxo bat egingo dugu bertatik bertara gure ekipoetan dituen ondorioak ikus ahal izateko. Plaka nola isolatu, puntako hozketan zein elementu izan behar diren kontutan, etab. ikasiko dugu.

 

 

Tailerraren ekintzaren biharamonean, lana profesionalen esku utziko dugu, eta estatuko overclocker onenak egingo duten erakustaldiaz gozatuko dugu. 10 bat lagunek euren ekipoak 0 grado azpitik jarriko dituzte party batean sekulan egin den erakustaldirik garrantzizkoenean.

 

 

Guzti hontan interesik baduzu, erraz da oso parte hartzea: BEC-en bertan izango dugun tokira gerturatu eta izena eman. Tamalez, ordea ezin lekurik ziurtatu hala eginez gero, leku kopurua mugatua bait da. Baina aurretik izena emateko nahia baduzu overclocking.es –era jo eta bertan aurkituko duzun fitxa beteta gero lekua ziurtatuko zaizu.

Parte hartzaileentzat opariak izango dira, eta gure babesle nagusia,Asus, sariak zozkatuko ditu izena ematen dutenen artean.


Eitb(logo) Diputación Foral de Biskaia (logo) BBK (logo) Spri (logo) Euskaltel (logo)