invisible 
hit counter

Euskal Enkounter 15


Jarduerak 2007

Guitar Hero

 

Musika simulazioan berriena,  Guitar Hero-k garai guztietako kitarrajole onenetarikoa izatea bideratzen dizu. Garaiotako Jimi Hendrix zarela uste baduzu, hartzazu kitarra eta jo akordeak ezkerraz, eskubiaz erritmoa daramazun bitartean.  

IZEN-EMATEA

 

Parte hartzaile orok eman ahal izango du bere izena joko intranetaren bidez.
Partyaren hasiera ofizialetik aurrera posible izango duzue izena ematea, larunbateko hamarrak bitartean, une horretan lehen parekatzeen zozketa egingo baitugu. Partiden ordutegiak joko intranetean argitaratuko dira, eta emaitzak ere orri berean ikus ahal izango dituzue.

 

NON ETA NOIZ

 

Sailkatze errondak kontsola gunean gauzatuko dira larunbateko hamabietatik aurrera, eta final aurrekoak eta finala bera egun hortan bertan izango dira eskenatoki nagusian arratsaldeko zazpietatik aurrera.

 

JOKU MODUA

 

64 partaide banaka. Lehiaketa kanporaketa zuzenera jokatuko da. Parte hartzaileak buruz buru arituko dira zoriz hautatutako kanta bakarrarekin. Kantak iraupen normala izango du eta jokuak erdi mailako zailtasuna izango du.

Final aurrekoak eta finala hiru abestitara jokaruko da, haietariko bi parte hartzaileek eurek aukeratuak eta hirugarrena zoriz programak berak hautatua. Irabazlea hiru kantetan puntu gehien batzen dituena izango da.

 

 


Eitb(logo) Diputación Foral de Biskaia (logo) BBK (logo) Spri (logo) Euskaltel (logo)