invisible 
hit counter

Euskal Enkounter 15


Jarduerak 2007

Frikitest

 

http://www.euskal.org/frikitest/inicio.html

 

Euskal Encounter-en aurreko ediziotan baziren nahikoa lehiaketa zure ordenagailu ezagutzak edota bideojokoekin abilezia frogatzeko, ez ordea gure friki jakituria azaltzeko. Nola erakutsi Simpsons ala Stargate.i buruz inork baino gehiago dakizula?

Horregatik sortu berri dugu lehiaketa hau, inork baino anime ala ci-fi ordu gehiago ikusi dituzula frogatu ahal izateko, mahai jokoetan ere eskarmentu ederra duzula erakusteko (Warhammer, Rol), ala bideojokotan Monkey
Island, Final Fantasy), eta noski urteak eman dituzula literatura frikia irakurtzen eta filma mitikoak ikusten. Friki peto-petoa zarela uste baduzu, zatoz.

 

 

Friki jakituria bost adarretan banatzea erabaki dugu:

 

1.- Animazioa, Simpsons ala Futurama moduko serieak.

2.- Zientzia fikziozko serieak.

3.- Anime, manga eta EEBB-ko komikiak.

4.- Literatura frikia eta filma mitikoak.

5.- Mahai jokoak eta bideojokoak.

 

Denetatik dakiuzulakoan bazaude, zatoz, frikipetoak ezagutza zabala izan behar baitu.

Lehiaketa bi partetan banatuko dugu.


1.- Web bideko testa egingo dizuegu, denetan sei onenak aurkitu asmoz. Bai lortutako puntuak, eta baita erabilitako denbora ere kontutan izango dira. Testak gure weborrian azalduko dira ostiralean, hilak 20, arratsaldeko bostetan, eta larunbatean ordubietan desagertu. Badakigu internet alboan izanda denok garela kapaz dena asmatzeko, beraz saiatu zaitezte txintxo jokatzen ahal duzuen neurrian.


2.- Sei onenak eskenatokira igoaraziko ditugu, 4000 lagunen aurrean benetako jakituria entziklopediakoa dutela erakus dezaten. Telebestako lehiaketen antzekoa izango da, sakagailuekin, galderekin, eta sorpresatxoren batekin ere.

Irabazleak saritxo bat eskuratuko du eta baita “The freakiesti in Euskal Encounter” izena, datorren urteko edizioan defendatu ahal izango duena.
Badakizu beraz, friki hutsa bazara, erakustazu.


Eitb(logo) Diputación Foral de Biskaia (logo) BBK (logo) Spri (logo) Euskaltel (logo)