invisible 
hit counter

Euskal Enkounter 15


Jarduerak 2007

Goto80 eta Entter-en kontzertua

Larunbatean, uztailak 21, gaueko 11tan zuzeneko kontzertua eskeiniko dute eskenatoki nagusian GOTO 80 eta ENTTER VJ´S.

“DataGardenRock” errodaia, Varberg 2006. Argazkia: Raquel Meyers

Anders sortzaile gisa sailkatzea erabat zaila da. Bere ibilbidea 80ko hamarkadaren bukaeran hasi zuen, 90ko hamarkadan zehar lan ugari egin zuen computer art-en underground eszenaren barruan eta C64 eta vocoder batekin eginiko 80eko arrakastaren baten bertsioak nolabaiteko ospea eman zion. Handik aurrera lanean dihardu musika muturrekoena eta pop kitschenaren tartean mugituz.

Bere sormenaren joritasuna Ambient eta IDM-a jorratzen ditu bidebatez pop-a eta dub-a ukituz, breakcore eta noise puntakoenetara heldu arte. Ezin liteke bere musika soilik “chip music” ala “chiptune” izenpean jarri, 8bit soinu mugatua erabiltzen duenetik musika arlo ugari nahastu baititu. Egun 70 kontzertu baino gehiago eman ditu 15 herrialde desberdinetan, eta hamaika tona editatu du netlabels-en 8bitpeoples-en modukoa erabat doakoa EP mp3 formatoan.

Goto80-ak historia luzea du artista bisualekin elkarlanean. Demoeszenaren magalean eginiko 60 lan audiobisualetan baino gehiago izan du parte, 7 musika bideo eta baita soinu bandak, bideojokoetarako efektuak, net.art eta film laburrak. Egun Jossystem (Norrköping) eta Entter (Bilbo) artista bisualekin dihardu elkarlanean, eta haiek berezko softwarea sortu dute haren ekimenetan bisualak erakusteko.

Artista biek (Entter y Goto80) Genebako Mapping VJING Festival-ean present izan dira nazioarteko beste 30 artistarekin batera. Festa hau mundu mailako erreferentea da Video Jockey kulturan.

Goto80+Entter @ Mapping 2007 . Argazkiak: Roos Menkman.

 


Eitb(logo) Diputación Foral de Biskaia (logo) BBK (logo) Spri (logo) Euskaltel (logo)