Euskal Encounter 14 Coding your life!
Last update: 2007-Jan-30

Hack it

Aurtengo hacking edo sistemari erasorako arauak hauexek dira.

  • Parte hartu ahal izateko aurretik izena eman behar da: Estranetean hortarako orri bat prestatu dugu eta partyko edozein partaidek izango du aukera.
  • Mailatako bat gainditua kontsidera ahal izateko, klabezko email bat bidali beharko da hackit@euskal.org-en emango dugun klabea erabiliz, non maila hori gainditzea nola lortu duzuen azaldu beharko duzue. Hackit-eko administratzaileak erantzungo dizue deskribapena zuzena den ala ez esanez. Aipatu klabea ez duen email oro ez da kontutan hartuko

    OHARRA: Ez badakizu klabezko emailak bidaltzen hemen aurkitu dezakezu horri buruzko informazioa: Windows, Linux.

  • Maila kopuru handiena, ordenean eta igandea 23 eguerdiko hamabiak baino lehen, gainditu dituen laguna edo taldeak irabaziko du. Data baino lehen maila denak gainditu dituzten lagun edo talde asko baleude, azkenengo maila zeinek bukatu duen lehen izango da kontutan.
  • Lehiaketako beste partaideei pistak ematea zuzenean kanporatua izatea suposatuko du.
  • Froga guztiak zerbitzailearen kontra bortxakeria erabili gabe gainditu daitezke. Beraz bortxakeria edota hiztegi erasoak erabiltzen duen oro kanporatua izango da.
  • Eraberean kanporatua izango da beste partaideen lana galerazten saiatzen dena, zerbitzu ukapenak, maila deuseztatze eta aldatzeak, etab. Baita ere informazio gehiago lortu nahi izatea zerbitzarira fisikoki heldu nahi izanagatik. Proposatutako mailak bortxatzean datza jokua, ez zerbitzaria bera, hauxe oso garrantzizkoa da, beraz izan kontutan erasoan hasterakoan.

    Laburtzeko, jokua zenbait maila adimena eta teknikaren laguntzaz gainditzean datza. Posible da lehiatzeko asmorik gabe parte hartzea email bidezko argiketak eman gabe, baina kasu horretan parte hartzailea sarietatik kanpo geldituko da.

  • Parte hartzeak aurreko aurauen onarpena suposatzen du.
Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!