Euskal Encounter 14 Coding your life!
Last update: 2007-Jan-30

Aurreko edizioak

Euskal Encounter 13
2005ko Uztailaren 22tik 25ra
5.500 partehartzaile Barakaldon

Euskal Encounter-aren 13. edizioa, estatuko festa informatikorik zaharrena, 5.500 lagun eta 3.072 ordenagailurekin igaro zen. Denen artean egon zen giro aparta aipatu beharra dago, eta hortarako antolatzailegoak proposatu zituen ekimen sozializatzaileek asko lagundu zuten.

  Euskal Encounter 13 logoa
Euskal Encounter 12 logoa  

Euskal Encounter 12
2004ko Uztailaren 22tik 25ra
5.000 partehartzaile Bilbon

Euskal Encounter-aren 12. edizioa kalitate goreneko iharduera izan zen. Kalitate paregabeko sare lokalak 2.500 ordenagailu baino gehiagori eman zion zerbitzua, bertara gerturatu ziren 5.000 partehartzaileei.

Euskal Encounter 11
2003ko Uztailaren 24tik 27ra
4.000 partehartzaile Bilbon

Euskal Encounter-aren 11. edizioa estatu mailako ekitaldi garrantzitsuenaren kontsolidapena izan zen eta baita Europa mailako erreferente garrantzitsua.Europa osoko saririk onenak zituen GameGunea eta Estatu mailako demoeszena mugimenduko topaleku nagusia den Eszena atalari esker, partehartze eta entretenimendu mailako lorpen berri bat izan zen, 2.100 ordenadoretik gora eta 4.000 partehartzaile elkartuz.

  Euskal Encounter 11 logoa
Euskal 10 logoa  

Euskal 10
2002ko Uztailaren 25-28
2.600 partehartzaile Donostian

Euskal partyaren 10. edizioa estatu mailako joku eta demoscene ekitaldi handiena izan zen, 2.500 partehartzaile eta 1.700 ordenadore inguru elkartu zituelarik. Edizio honetan lan kopuru eta kalitatearen igoera nabarmena izan zen.

Euskal 9
2001ko Uztailaren 26-29
2.000 partehartzaile Vitoria-Gasteizen

Euskal partyaren bederatzigarren edizioak aurreko urte guztietako asistentzia markak hautsi zituen, 2.000 pertsona eta 1.200 ordenadore inguru bilduz 4 egunetan zehar. Lan gutxiago aurkeztu ziren arren, hauen kalitatea aurreko urteetakoa baino hobeagoa izan zen.

  Euskal 9 logoa
Euskal 8 logoa  

Euskal 8
2000ko Uztailaren 22-25
1.600 partehartzaile Bilbon

Euskal 8an informatikaren 1.600 jarraitzaile sutsu bildu ziren, mota guztietako kulturek lekua duten elkargunean bihurtuz. Bertan izan ziren, ohiko DOS, Windows eta Linux-en erabiltzaileez gainera, BeOS eta Macintosh-en jarraitzaileak ere. Edonor da ongi etorria gure partyra, izan ere hau jendearen partya baita: partehartzaileek eraman baitute dagoen tokira.

Euskal Party 7
1999ko Uztailaren 23-25
1.200 partehartzaile Donostian

Euskal Party 7a 1.200 informatika zaleen elkargunea izan zen, nahiz eta beste jende askok ezagutu gintuen eguneroko bisita eta internet bidezko jarraipena eginez. Bertan informatikaren erabiltzaile mota ugari bildu ziren; programatzaileak, jokuzaleak, grafistak, musikariak, linuxeroak...

  Euskal Party 7 logoa
Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!