Euskal Encounter 14 Coding your life!
Last update: 2007-Jan-30

ARAUDI OROKORRA

Izen-ematea

  • Jokalariak joku intranetean eman beharko dute izena, juegos.ekparty.org
  • Partyan bertan apuntatuko dira lehiaketetarako joku intranet bidez, behin bertan izena emanda.
  • Talde lehiaketak balira, kapitaina izango da taldea osotzeko eta taldekideak bertan sartzeko arduraduna.
  • Izen ematea larunbata 22an bukatuko da arratsaldeko 5etan.

Lehiaketa arau orokorrak

  • Puntualitatea.Jarraitu beharreko ordutegia ezarriko da.
  • Lehiaketa askotara apuntatu bazara eta ordutegia. Gainjartzen bazaizu, bietako bat aukeratu beharko duzu eta bestean bja hartu arduradunari hala jakineraziz.
  • Zure aurkaria ez bada partidarako azaltzen lehiaketa arduradunari jakinerazi beharko diozu.
  • Ronda bakoitzeko bukaeraz geroztik ordu erdi pasa bada eta emaitzak falta badira, partehartzaile horiek kanporatuak izango dira, eta beharrezkoa balitz zozketa egingo litzateke lehiaketarekin aurrera jarraitu ahal izateko.
  • Partida batean deskonexioa gertatuko balitz, jo ezazue lehiaketa arduradunarengana.
  • Beharrezkoa da jokalari orok, partida eta emaitzaren demoa grabatzea edota screenshots-ak ateratzea.
  • Demo hauek admin-ak eta aurkako taldeko jokalariak ere eska ditzazkete.
  • Admin batek jokalarien konfigurazioa eskatu eta txekeatu dezake. Ukatu ezkero, partida galduko luke.
  • Duda edo erreklamaziorik balego jokalariei demoa eska dakieke. Ukazioak kanporatzea ekar lezake.
  • Begirunea eta joko garbia eskatzen dizuegu. Arau hau ez betetzea lehiaketatik kanporatzea, eta kasurik okerrenetan party-tik kanporatzea suposa lezake.
  • Cheat-ak galerazita daude.
  • Bug-ak erabiltzea galerazita dago.

Erreklamazioak / Zigorrak

  • Erreklamazioak behin partida amaituta edota pausa moduan egingo dira.
  • Taldeen kasuan soilik taldeko kapitaina hitzegin ahal izango du arduradunarekin.
  • Talderen batek motiborik gabe protestatuko balu, froga edota salaketa faltsuak azaltzen baditu, lehiaketatik kanporatua izango da.

Edozein kasutan lehiaketa arduradunaren erabakia arauen gainetik egongo da.

Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!