Euskal Encounter 14 Coding your life!
Last update: 2007-Jan-30

Beste zenbait ekintza

PUNTA-PUNTAKO OVERCLOCK-A

Aurtengo ekitaldian berrikuntza interesgarria ikusi ahal izango dugu partyan, non estatuko txapeldunek, Crazy Salters Team eta Unknown Team, punta-puntako Overclock erakustaldia egingo baitute, eta bertan heuren makinak azken mugaz haratago eramango baitituzte.

Aipatu taldeok, hitzalditxo bat dela medio, overclock-a zertan datzan azaltzen saiatuko dira, eta erabilitako teknikak eta zenbait material ere erakutsiko dizkigute, esaterako kobrezko kontainerrak eta neoprenoa. Zuen duda guztiak argitzen ere saiatuko dira eta zenbait aholku zabalduko dituzte zuek ere gai honi ekitea erabakitzen baduzue.

Behin bertako guztiok gauza zertan datzan dakigunean, erakustaldia propio hasiko da: itsitako gune batean Team-ak heuren makinak izoztuko dituzte. Berebiziko espektakulua izango da "pot-ak" ketan ikustea azetona izotz lehorrarekin erreakzionatzerakoan.

Modu honetan prozesagailuek -60ºC tenperatura hartuko dute. Gainetik mota guztita ko prozesagaiulu eta tarjeta grafikoekin zer nolako sinistu ezinezko lorpenak egiten diren ikusiko dugu.

Pentsaizue SLI de 7900 GTX -eko SLI bat eta FX57 bat, den-dena izotz lehorrez izoztuta! Hala 4.0 Ghz gainetik jarritako Conroe bat! Izango al dugu Yonah bat lanean ikusteko parada?

MOD XPRESS

Ginkler, Ciberfriky, Skunk, Cupra, Lazka eta Opositivo E&M taldeko kide dira, zein modding eta elektronika dituen langai eta www.mod-pc.com foroetan parte nabarmena duen. Talde honek mod osoa egingo du Euskal Encounter-en modding tailerrean zuzen-zuzenean. Hiru egunetan zehar eta hainbat traste eta erremintaz baliaturik, PC kaxa single eta arrunta izango dute aurrez-aurre. Heuren helburua, hura partyko PC guztien ikusmira bilakatzea. Jakina da denok dugula 15 minututako ospea erdiesteko parada, baina ez dakigu sei lagun hauek halako oinarrizko eraldaketa hiru egunetan bakarrik lortzeko kapaz izango diren. Hobe izango dugu bertan izatea ikusi ahal izateko.

Saiakuntza hortan modder-ek era guztietako erremintak izango dituzte lagun: ezinbestekoa dremel-a, bankadako zulagailua, rotaflex-a, soldagailua, aire berozko pistola, zulagailua, limak eta pentsa dezakezuen edozer gauza. Egingo dituzten aldaketen artean, lehioa, metakrilatozko hankak, hozketa sistema jartzea. .. Zerrenda askoz luzeagoa izan liteke, baina nahiago dute gu guztiok txunditzeko ideia pare bat kasketan gordetzea. Heuren artearen ondorioak erakusteaz gain, sei modder hauek heuren sekretuak bertaratzen direnekin partituko dituzte, Euskal Encounter-aren filosofiari dagokion moduan.

Eta guzti hau gutxi balitz bezala web bidez heuren ekimenaren jarraipena egingo da pausoz-pauso. Prozesu osoaren detailezko deskribapena egingo da argazki anitzekin, den-denok ikasi eta gogoratu ahal dezagun.

Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!