Euskal Encounter 14 Coding your life!
Last update: 2007-Jan-30

Sarrera

Modding-aren mundua aurrera doan heinean, bide beretik doa Euskal Encounter-ek gai honi eskeintzen dion gunea. Aurtengoan ekintza eta lehiaketa gehiago izango dira, eta baita aspaldian zai gintuen Modding tailerraren aurkezpena ere.

Izenak berak dioen bezala, modding-a aldaketa da, pertsonalizazioa, desberdintasuna. Beraz ordenagailuak eraldatzean datza, baita haien osagaiak, periferikoak eta euskarri dituzten altzariak ere. Uniformetasuna lege den munduan, makinak bata besteen klon grisak baino ez direnean, modder-ek kolore puntu bat dakarkigute, margoen bidez, edozein motatako materialekin kaxa ez-sinistekoak lortzen, hitz bakarrean esateko desberdintasuna bilatzen. Teknika mailan ere, den-dena standard bilakatu den garaiotan, modder-ek jokuaren arauak hausten dituzte, makinei euren ahalmen guztia atereaz, egileak berak pentsatu zituen mugaz haratago eramanez.

Modding-a beraz, gora doan mugimendua da, berritzailea, sortzailea, eta horregatik halako lekua izango du Euskal Encounter-en. Edizio berri bakoitzean leku hori hazten joango dela espero dugu, modder talde desberdinen laguntza bide dela. Ingura zaitezte ikustera, hizpide izango baita luzaroan.

Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!