Sarreren erreserbaAurten Euskal Encounter-erako sarrerak 40 € kostako du, aurretik erreserbatuta edo partyan bertan. GameGuneko partehartzaileek ere partyrako sarrera erosi beharko dute, klaneko kide bakoitzeko sarrera bat. Erreserbak extranetaren bidez egin ahal izango dira erreserba epea irekitakoan. Euskal 11, 12 edo 13-ko erabiltzailea dutenek ez dute sisteman berriro ere alta eman behar. Aurten 3.584 leku izango ditugu ordenadoreak jartzeko. Erresebarekin edo extranetarekin arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan olatz@euskal.org-ekin. Erreserba egiteko pausuakBi modutara egin dezakezu erreserba:
Aurreko modutatik edozein erabilita, partyan esertzeko lekua zure ordainketa antolakuntzan jaso eta zuri konfirmatu ondoren bakarrik aukeratu ahal izango duzu. Talde kudeatzaileek talde guztiarentzako lekuak aukeratuko dituzte eta taldekide bakoitzak taldearen lekuen artetik berea aukeratuko du. Sarreren buelta eskatze prozeduraSarrera bat baduzute baina azkenean partyra etortzerik ez baduzute, garantzitsua da sarrera bueltatzea. Ala egin ez gero gai izango gara zuen sarrera partyra etorri nahi baina tokirik topatu ez duen norbaiti eskeintzeko. Ala egin ez gero onakoa jasoko duzute:
Itzulketei buruzko edozein gai tratatzeko idatzi olatz@euskal.org helbidera mezuaren gaian "Devolucion" hitza adieraziz. |