Partehartzaileentzako arau orokorrakParty-barrutia eta behar dugun tresneria guztia alokatu egin digute. Gauzak behar bezala zaintzeak zenbateko garrantzia duen kontuan izango duzuela espero dugu. Barrutia 24 orduz irekita egongo da, gauean ere edozein ordutan irten eta sartzeko aukera izango duzuelarik. Hori egiteko zuen sarrera soinean eramatea beharrezkoa izango da, izan ere sarrerako ateak irekitzeko mekanismo bakarra izango da. Norbaitek ordenadorea partya bukatu aurretik atera nahi badu, bere nortasun agiria eskatuko zaio eta bere datuak hartuko dira, materiala kanpora atera duen jendea kontrolatua edukitzeko. Gaueko ordu txikietan egoitza barruko zarata txikitu beharko dugu. Debekaturik dago alkohola edan edota erretzea BEC-eko barruti osoan, ezta kafetegian ere, tabakoari dagokion araudi berria dela eta. 3 eta 5 eraikinen artean leku ireki berezia prestatuko da erretzaileentzat. Partyan zehar ezin izango dira bozgorailuak erabili ez ordenadoreari ez eta beste edozein musika sistemari.. Egon daitekeen musika bakarra antolakuntzak bere soinu sistematik jarritakoa izango da eta partehartzaileek kaskoak erabili beharko dituzte joku edo prestatzen ari diren lanetako musika/soinua entzun ahal izateko. Jendearen jarrera kontrolatzerik ez dugun heinean, arren eskatzen dizuegu besteenganako errespetuan oinarritu dezazuela zuen portaera. Hala ez balitz, horrelako antolaketa batek dituen arazoei beste bat eranstea litzateke. Beraz, argi izan, beharrezkoa balitz kalteren bat egingo duen edozein, hura ordaintzera behartuko dugula edota gertaerarik gogorrenetan Ertzaintzari hots egingo geniokeela. Partyko lanak proiektatzen ari diren bitartean ezin izango da entzulegoa gogaituko duen inolako zaratarik sortu. Arau hau beteko ez duenari antolatzaileok berau betetzera behartuko dugu eta hala behar balitz partytik botako dugu. Denok dakigunez, kopiak egitea baimentzen ez duen lizentziadun programak kopiatzea legez kontrakoa da, beraz, ez ezazue arren horrelako programen legez kanpoko kopiarik ekarri. Noski, partyan kopiatu ahal izango dituzue hori baimentzen duten programak; bertako partehartzaile edota taldeek egindako lanak, Software librea, Sharewarea, Freewarea, etab. Azkenik gogora ezazue sare lokala elkarbanatutako infraestruktura dela eta denoi dagokigula hau zaintzea. Sarearen matxuratze saiakerak naiz bere funtzionamendua kaltetzea zigortuak izango dira, adibidez DHCP zerbitzariekin edo birus naiz zizareak bertan sartzeagatik. Ez ezazue ahaztu zuen ordenadorea sarera konektatu aurretik antibirusa pasa, azkeneko segurtasun konponketak instalatu eta DHCP zerbitzaririk instalatuta ez duzuela ziurtatzea. Zigor sistemaPartehartzaileetako batek webgunean jarritako arauren bat puskatzen duen bakoitzean abisu bat jasoko du. Arauen artean ondokoak daude:
Zigorra abisuaren araberakoa izango da:
Partehartzaileek baldintza hauek onartzen dituzte partyrako sarrera eskatzerakoan. Partyan zehar 2 edo 3 abisu jaso eta araua puskatu duenak partytik joan nahi ez balu, segurtasun zerbitzuari abisua emango zaio. Bigarren abisuaren kasuan, partehartzaileari akreditazioa kenduko zaio eta bere NANa apuntatuko da. Zigorreko 3 orduak pasatakoan, bere akreditazioa sarreran jaso ahal izango du, partyko pertsonalari NANa erakutsi ondoren. |