Euskal Encounter 14 Coding your life!
Last update: 2007-Jan-30

Pantaila eta takila alokairua

Pantailak

Aurten ere aurreko edizioetan bezala, pantaila alokairu serbitzua izango dugu hala eskatzen dutenentzat.

Aurtengo pantailak 17" eta 1280x1024 erresoluzioko TFT-ak izango dira.

Alokairuaren prezioa, partyaren lau egunentzako, 45 € da. Partya bukatzean pantaila itzuli beharko da.

Pantailaren erreserba estranetetik egiten da. Jadanik tokia erreserbatuta eta ordaindua dezutenok orain aukera bat gehiago izango dezute estranetean erreserbei dagokion atalean alokairua eskatu ahal izateko.

Pantailen alokairu zerbitzua erabiltzeko araudia

  • Alokatutako pantailak berriak izango dira.
  • Pantailak ostiral arratsaldean hasita jaso ahal izango dira.
  • Pantaila, argi indar kablea eta VGA kablea banatuko zaizue.
  • Era berean, partya bukatzean pantaila, argi indar kablea eta VGA kablea ORG-ak adierazitako tokian bueltatu beharko dira. Bertan itzultzen ez diren pantailak galdu edo lapurtutzat joko dira beronen arduradun bakarra alokatzea burutu duen pertsona izanik.
  • Partyan zear pantaila alokatzen duen pertsona izango da bere arduradun bakarra.
  • Uztailak 7arte daukazute monitore bat eskatu edota atzera botatzeko. Atzera botatzeko idatzi olatz@euskal.org helbidera.
  • Zerbitzuaren ordainketa partyan akreditatu eta monitorea jaso bezain pronto egin beharko da.
  • Sistemak akreditazio lanean dagoen jendeari jakin araziko dio pantaila alokatu duzun ala ez. Eskatutako pantaila jaso edota bere alokairu gastuak ordaintzeari uko egiteak partytik botatzea eragingo du.

Takilak

Gauzak uzteko takillak izango ditugu aurtengoan. Hauen neurria 40x30x50zm izango da eta ideia taldeka erabil ditzazuela da. Takilla bakoitzaren alokairuak 10 € kostako du. Takillak erabiltzeko interesik baduzu soil-soilik akreditazioan eskatu beharko dituzu, Gogora ezazu zenbaki mugatua dugula.

Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!