Euskal Encounter 14 Coding your life!
Last update: 2007-Jan-30

Aurkezpena

Aurtengo Euskalean ere, eszena gure artean egongo da. Arau edo lehiaketei buruz nobedade gutxi daude, lehiaketa batzuen desagertzea salbu. Aurkeztutako lan guztientzat Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs lizentzia erabiltzen jarraituko dugu.

Lan bat lehiaketa batetara aurkezteak Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs lizentziaren onartzea adierazten du, license.txt fitxategiak are onarkorragoa den bat adierazi ez ezean.

Demoeszenak Euskalean merezi duen lekua izan dezan, sarreren erreserbetan lehentasuna ematen jarraituko da.

Kazenokamy/Biosin-en Kazenokamy/Biosin-en "The Picture" aimazioaren proiekzioa, Euskal 13an zehar
  • Eszenakideei erreserba preferentea emango diegu, aurreko urtean bezala. Erreserba preferentea lortzeko, gure extranetean alta eman, preinskripzioa bete eta bloodrinker-i mezu bat bidali. Nahi izanez gero lanetarako estekak ere bidal ditzakezu zure interesa ikus ahal izan dezagun.
  • Erreserba preferentea izango duten talde eta eszenakideek izenematea eta ordainketa gainerako partehartzaileek bezala egingo dute. Diferentzia bakarra erreserba besteek baino lehenago izango dutela da.

  • 192 ordenadore-leku erreserbatuko ditugu eszenarako. Leku hauek antolakuntzak esleituko ditu, taldeka. Bertan esertzeko mezu bat bidali bloodrinker-i.

Zer gertatzen da eszenakide batek erreserba preferentea edo erreserbatutako lekuetako bat lortuko ez balu? Ez dago inongo arazorik; edozein pertsona etor daiteke partyra erreserba modu arruntean eginez eta eszenarako erreserbatutako tokien ondoan toki bat aukeratuta.

Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!