Follow the crows de marius by Rgba, #2 at Euskal Encounter 13 gfx2d compo
Lehiaketen aurkezpena
Aurreko urteari begira nobedade gutxi ditugu aurten.
Hauek dituzue aldaketa garrantzitsuenak:
- ZIP eta TGZ (tar.gz) formatuak bakarrik onartuko ditugu.
Ez ditugu ez RAR ez tar.bz2 formatuak onartuko.
- Onartutako formatu grafikoak JPG (3D grafikotarako bakarrik), PNG eta GIF (2D grafikotarako bakarrik) dira.
- Iraupena librea da musika lehiaketetan baina lehen 3 minutuak bakarrik joko dira denbora arazoak egongo balira.
- Gogora ezazue aurretik lehiaketaren batera edo beste edonola plazaratutako lanak
ez direla onartuko.
- Lan guztiek license.txt fitxategi bat izan dezakete. Fitxategi hau ez balego, edo bertan
adierazitako lizentziak murrizten gehiago balitu
Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs lizentzia egokituko litzaioke.
Parte hartu behar baduzue, lehiaketa
bakoitzeko arau partikularrak, arau orokorrak eta lanen aurkezpenerako
oharrak irakurtzea duzue onena.