|
Hysteria 4K by Collapse, #1 at Euskal Encounter 13
4KB introak
- Gehienezko tamaina: 4 KB (4096 byte).
- Egikarigarri bakarra izan beharko da. Ez da fitxategi
askeak dituen introrik onartuko.
- Lehiaketako ordenadorean funtzionatu beharko du lehiaketan parte hartu ahal izateko.
Informazio gehiagorako, begiratu dagokion atala.
- Musika erreprodukzioa onartu eta gomendatzen da.
- Introaren lehen 5 minutuak soilik erakutsiko dira, nahiz eta hauek luzeagoak izan ahalko
diren.
- Disko gogorrean fitxategiak idazterik ez du beharko funtzionatzeko; hala izango balitz,
fitxategia sistemako behin-behineko direktorioan sortuko du.
- ESC-rekin edo arratoiaren ezker botoiarekin (Amigakoak bakarrik) geldituak izateko
aukera izan behar dute, bestela deskalifikatuak izango dira.
- Root (Linux/Mac) edo Administratzaile (Windows) baimenik gabe funtzionatu beharko du.
|
|