Euskal Encounter 13 join the family!
Last update: 2005-Sep-29

Entzunak al dituzu izen hauek? Gutako asko informatikaren munduan sartu gintuzten ordenagailuei buruzkoak dira. Aspaldi da industriak makina hauek "baliogabetzat" jo zituela; ala eta guztiz ere makina hauek, bizirik jarraitzeaz gain, geroz eta jarraitzaile gehiago dituzte. Jarraitzaile hauek makina hauek erabili eta inoiz pentsatu ez diren mugetaraino eramaten dituzte.

Bigarrengo urtez jarraian Retroeuskal Euskal Encounter ekitaldira bueltatzen da informatikako zaharkituenarekin, desfasatuenarekin eta retroenarekin betetzeko asmoz.

Plataforma hauetako erabiltzailea bazara, beste zaletu batzuekin esperientziak trukatu nahi badituzu, gaiari buruz interesa baduzu, edo soil soilik informatikaren historia orokorra interesgarria baderitzozu lehena ulertuz oraina ulertzen lagunduko dizulakoan, RetroEuskal derrigorrezko topagunea da zuretzat


Aurten gauzatuko diren ekintzen artean honakoak ditugu:

  • RetroInformatika Museoa
  • 8 eta 16 biteko makinen erakustaldia beraien jabeen eskutik. Hurbil zaitez pasatako hamarkadetako informatika ezagutzera plataforma hauek bizirik mantentzen dituztenen eskutik.

    Gainera, museoa gure topagune eta elkar trukaketa gunea da. Bertan hasiberriak naiz eta betiko zaleak ongi etorriak izango dira

  • "8bit Ordua"
  • Euskal Encounterek eszene mugimenduan du bere erroa. 8biten mundua ez dago mugimendu artistiko honengandik eta horregatik 8biteko demo saio bat izango dugu, besteak beste, gaur egun partyetan lehiatzen diren 8biteko demoak erakutsiz.

  • Bideojoku klasikoen lehiaketa
  • Demoescena Euskal Encounteraren erro den bezala, bideojokoak gaur egungo partyzaleen parte garrantzitsua dira.

    Retroeuskalek jatorrizko makinetan jokatutako bideojoko klasikoen bigarren lehiaketa antolatuko du aurten.

    Aukera paregabea denborapasaren altxor zahar haietara bueltatzeko. Jokatuko dugu ?

  • "Plataformarteko anaitze afaria"
  • Urrun daude jada plataforma ezberdinen onurei buruzko erabiltzaileen eztabaidak. Gaur egun "eztabaida" haiek humore onez eta oroimen gixara ditugu gogoan. Baina oraindik dudarik balego, aurten plataforma ezberdinen erabiltzaileen arteko bigarren anaitze afaria antolatuko dugu.

    Afarira etorri nahi baduzu museoan bertan emango dizkizugu argibideak "edozein retroplataformako erabiltzailea izanda ere".


RetroEuskal zaletu guztiei zabalik dagoen taldea da. Bere antolakuntza lanetan edo ekitaldietan parte hartu nahi baduzu dudarik ez izan gurekin arremanetan jartzekoenda. Gure posta zerrenda zure zai dago.

Kontaktua:
Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!