Aurkezpena
Blue Alien
Beste urte batez, Euskal Encounterrean ordenadore kaxen eraldaketa edo modding lehiaketa izango dugu. Modding-ak alderdi bat baino gehiago ditu eta aurtengoan hauetako bi ebaluatzen saiatuko gara nagusiki. Alde batetik eraldaketaren errendimendu eta funtzionalitatea egongo da eta bestetik eraldakuntzaren estetika purua. Kategorietako lehenengoan makinak errendimendu handiagoa emateko egindako eraldakuntzaren teknika, garapena, eraikuntza eta funtzionalitatea aztertuko dira. Bigarren kategorian kaxak ikusgarriagoak izateko egindako eraldakuntzak aztertutko dira, hau da, ikuspuntua estetikoa izango da soilik. Bi kasuetan epaimahaiak jarraibide batzuk izango ditu bere lana aurrera eramateko. |