Euskal Encounter 13 join the family!
Last update: 2005-Sep-29

Sarreren erreserba

Aurten Euskal Encounter-erako sarrerak 35 € kostako du, aurretik erreserbatuta edo partyan bertan.

GameGuneko partehartzaileek ere partyrako sarrera erosi beharko dute, klaneko kide bakoitzeko sarrera bat.

Erreserbak extranetaren bidez egin ahal izango dira erreserba epea irekitakoan. Euskal 11 edo 12-ko erabiltzailea dutenek ez dute sisteman berriro ere alta eman behar.

Erreserbak apirilaren 15etik aurrera egin daitezke, uztailaren 3a arte.

Aurten 3.072 leku izango ditugu ordenadoreak jartzeko.

Erresebarekin edo extranetarekin arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan olatz@euskal.org-ekin.

Erreserba egiteko pausuak

Bi modutara egin dezakezu erreserba:

  1. Taldeka (modu onena):
    • Lehenengo, taldekide bakoitzak izen-ematen fitxa bete behar du.
    • Norbaitek (talde kudeatzaileak) taldea sortzen du eta taldearen izen eta pasahitza bere lagunei ematen dizkie.
    • Lagunak taldearekin elkartuko dira kudeatzaileak emandako pasahitza erabiliz.
    • Erreserbak hasten direnean, talde kudeatzaileak talde guztiarentzako lekua erreserbatuko du. Hau egindakoan inor gehiago ezin izango da taldearekin elkartu.
    • Taldearen kudeatzaileak talde OSOaren erreserbaren ordainketa egingo du banku-transferentzia batean.
    • Taldearen kudeatzaileak ordainketaren baieztapen mezua jasotzen du.
    • Taldearen kudeatzaileak taldekideak partyan non eseriko diren aukeratzen du.
    • Taldekide bakoitzak bere lekua aukeratzen du taldearentzako aukeratutako lekuetatik.
  2. Banakako erreserba: zuretzako lekua erreserbatu eta zure erreserbaren ordainketa egin. Ordainketaren baieztapen mezu bat jasoko duzu eta ondoren partyan lekua aukeratu ahal izango duzu. Erreserbak ireki arte bakarrik itxaron behar duzu.

Aurreko modutatik edozein erabilita, partyan esertzeko lekua zure ordainketa antolakuntzan jaso eta zuri konfirmatu ondoren bakarrik aukeratu ahal izango duzu. Talde kudeatzaileek talde guztiarentzako lekuak aukeratuko dituzte eta taldekide bakoitzak taldearen lekuen artetik berea aukeratuko du.

Sarreren buelta eskatze prozedura

Sarrera bat baduzute baina azkenean partyra etortzerik ez baduzute, garantzitsua da sarrera bueltatzea. Ala egin ez gero gai izango gara zuen sarrera partyra etorri nahi baina tokirik topatu ez duen norbaiti eskeintzeko.

Ala egin ez gero onakoa jasoko duzute:

  • Uztailak 1 baino lehenago abisatuz gero 25 €.
  • Uztailak 15 baino lehenago abisatuz gero 15 €.
  • Uztailak 22 baino lehenago abisatuz gero Euskal Encounter 13aren kamiseta bat bidaliko zaizue.

Itzulketei buruzko edozein gai tratatzeko idatzi olatz@euskal.org helbidera mezuaren gaian "Devolucion" hitza adieraziz.

Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!