Euskal Encounter 13 join the family!
Last update: 2005-Sep-29

Pantaila alokairua

Ekipamendu informatiko alokairua egiten duen enpresa batekin akordio batetara iritsi ostean, aurten ere, pantaila alokairua eskeini ahal izango dizuegu.

Aurtengo pantailak Benq FP71G TFT batzu izango dira. Hauek dira bere ezaugarrietako batzu:

  • 17" TFT pantaila
  • 1280x1024 resoluzioa
  • 260 cd/m2ko argitasuna
  • 500:1 kontrastea
  • 12msko erantzun denbora

Alokairuaren prezioa, partyaren lau egunentzako, 45 € da. Partya bukatzean pantaila itzuli beharko da edo 180 € ordaindu berarekin betirako geratzeko.

Pantailaren erreserba extranetetik egiten da. Jadanik tokia erreserbatuta eta ordaindua dezutenok orain aukera bat gehiago izango dezute extranetean erreserbei dagokion atalean alokairua eskatu ahal izateko.

Pantailen alokairu zerbitzua erabiltzeko araudia

  • Alokatutako pantailak berriak izango dira.
  • Pantailak ostegun arratsaldean hasita jaso ahal izango dira.
  • Pantaila, argi indar kablea eta VGA kablea banatuko zaizue.
  • Era berean, partya bukatzean pantaila, argi indar kablea eta VGA kablea ORG-ak adierazitako tokian bueltatu beharko dira. Bertan itzultzen ez diren pantailak galdu edo lapurtutzat joko dira beronen arduradun bakarra alokatzea burutu duen pertsona izanik.
  • Partyan zear pantaila alokatzen duen pertsona izango da bere arduradun bakarra.
  • Ekainak 30arte daukazute monitore bat eskatu edota atzera botatzeko. Atzera botatzeko idatzi olatz@euskal.org helbidera.
  • Zerbitzuaren ordainketa partyan akreditatu eta monitorea jaso bezain pronto egin beharko da.
  • Sistemak akreditazio lanean dagoen jendeari jakin araziko dio pantaila alokatu duzun ala ez. Eskatutako pantaila jaso edota bere alokairu gastuak ordaintzeari uko egiteak partytik botatzea eragingo du.
Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!