Euskal Encounter 13 join the family!
Last update: 2005-Sep-29

Komunikatua

GameGune, Euskal Encounter-eko joku lehiaketa profesionala, aurten bere hirugarren ediziora iritsiko da. Azken bi urte hauetan GameGunea estatu mailako erreferente bihurtzea lortu dugu, toki nabarmena hartuz europako gamer-en urteko egitarauan. Gure gogoa ildo honi heustea da. Lanean jarraitu nahi dugu europar gamer guztiei denok gozatu ahal izango dugun kalitate eta maila goreneko lehiaketa bat eskeini ahal izateko. GameGune 2005 "Bilbao Exhibition Center" ( Ansio, Bizkaia ) aretoan gauzatuko da, Uztailak 22-25 bitartean, Euskal Encounter 13arekin batera. Aurreko urteetan bezala bere gune propia izango du antolakuntzak prestaturiko ordenagailuekin.

Aurreko urtean bezala aukeratutako jokua Counter Strike 1.6 da. Eta ongi dagoena aldatzean zentzuzko jokabiderik ez denez, aurten ere 32 talde izango ditugu lehian. Talde hauek lehendabizi taldekako faseetan lehiatuko dira, ostera eliminazio bikoitz moduan. Sariak hauek izango dira:

  1. 10.000€
  2. 6.000€
  3. 3.000€
  4. 1.000€

GameGunera iristeko bi bide daude, bata, zailena, antolakuntzaren gonbidapena jasotzea ( mauve@euskal.org-era idatziz eska dezakezu gonbidatua izatea ) eta bestea, ain zaila ez dena, GameGunera iristeko klasifikatorio bat irabaztea.

Klasifikatorio hauen funtsa, aurreko urteetan parte hartu ahal izatea eskatu diguten talde españoleei aukera ematea da. Klasifikatorio bat antolatu nahi duenak mauve@euskal.org helbidera idatz dezala honako informazioa adieraziz:

  • Izena eta egitarauaren deskribapena.
  • Data, tokia eta infrastruktura.
  • Partehartzaile kopurua eta hauei buruzko informazioa (adibidez egitasmoan parte hartuko duten taldeak).
  • Patrozinatzaile baieztatuen zerrenda.
  • Pasatako edizioen memoriak edo antolakuntzak aurrera eramandako beste egitasmo batzu.
  • Sarien zerrenda osoa.

GameGunearen klasifikatorio bihurtzeko, ezin besteko baldintza da bere talde irabazlearen 6 partaideetakoei gutxienez sarrera ordaintzea. Honetaz gain bere talde irabazlearen bidai gastuak ere ordaintzea ongi baloratua izango da. GameGunearen antolakuntzak proposamen guztiak aztertuko ditu eta aukeraketa egindakoan erantzun bat bidaliko zaie klasifikatorio guztiei.

Agur bero bat denoi, GG2005ean ikusiko dugu elkar! :]

Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!