Euskal Encounter 13 join the family!
Last update: 2005-Sep-29

Aurkezpena

Aurtengo aldaketa garrantzitsuena Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs lizentziaren erabilera izango da.

Lizentzia honen arabera lan baten kopia,banaketa eta erreprodukzioa baimendurik geratzeb da autorearen izena azaltzen bada, etekin ekonomikorik ez bazaio ateratzen eta lan deribaturik sortzen ez bada .

Lehiaketetara aurkeztutako lan orok license.txt fitxategi bat izan beharko du bere ZIP edo TGZ fitxategiaren barnean. Fitxategi honek lanaren lizentzi izan beharko du. Lizentzia, edozein delarik ere, gutxienez Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs lizentzia bezain onarkorra izan beharko luke.

Lan bat lehiaketa batetara aurkezteak Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs lizentziaren onartzea adierazten du, license.txt fitxategiak are onarkorragoa den bat adierazi ez ezean.

Euskaleko eszenako giroa hobetzen jarraitu nahi dugu aurreko urteko ekimena jarraituz, Demoeszenak Euskalean merezi duen lekua izan dezan.

Capsule-ren Phase One demoaren proiekzioa, Euskal 9an zehar Capsule-ren Phase One demoaren proiekzioa, Euskal 9an zehar

Horretarako, aurten ere bi neurri hartuko ditugu:

  • Eszenakideei erreserba preferentea emango diegu, aurreko urtean bezala. Erreserba preferentea lortzeko, gure extranetean alta eman, preinskripzioa bete eta enlar-i mezu bat bidali apirilaren 1etik aurrera; nahi izanez gero lanetarako estekak ere bidal ditzakezu zure interesa ikus ahal izan dezagun.

    Erreserba preferentea izango duten talde eta eszenakideek izenematea eta ordainketa gainerako partehartzaileek bezala egingo dute. Diferentzia bakarra erreserba besteek baino lehenago izango dutela da.

  • 256 ordenadore-leku erreserbatuko ditugu eszenarako. Leku hauek antolakuntzak esleituko ditu, taldeka. Bertan esertzeko mezu bat bidali enlar-i.

Zer gertatzen da eszenakide batek erreserba preferentea edo erreserbatutako lekuetako bat lortuko ez balu? Ez dago inongo arazorik; edozein pertsona etor daiteke partyra erreserba modu arruntean eginez eta eszenarako erreserbatutako tokien ondoan toki bat aukeratuta.

Euskal-aren nazioarteko aurkezpena

Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!